97FM irratia: 97 Irratiaren komunikatua Zaratas Konpartsaren erabakiaren inguruan

Zaratas konpartsak Tas-Tas Irratiak irrati libre berriaren esku utzitako irrati-ekipamendua bere onurarako saldu nahi duela salatzen du 97 irratiak.

2013ko abuztuaren 31an Tas-Tas Irrati Libreak emisioa amaitu zuen, eta 2013ko abenduaren 1ean burututako azken asanbladan erabaki zuen zer egin irratiko ondasun eta ekipamenduarekin. Proposamen bakarra aurkeztu zen bertan, Tas-Tasen desagerpenaren aurrean sortutako 97 irratia kolektiboak egindakoa, zeinek dialaren 97.0a okupatuta mantendu eta Bilborako irrati libre berri bat martxan jartzea proposatzen zuen.

Tas-Tasen azken asanblada hartan erabaki zen errepikagailua eta irratienlazea eta lehen ekipo eta altzari sorta 97 irratiaren esku uztea behin-behineko irrati estudioa montatu eta irratsaioak grabatzen eta emititzen hasi ahal izateko. Bestelako ekipamendu eta jabegoa Zaratas Konpartsaren esku gelditu zen, Tas-Taseko asanbladak “Tas-Tas Irratiaren ondasunen likidaziorako proposamena” onartu zuenean:

“Proposamen honek kontuan hartzen du Tas-Tas Irratiaren kontua zerora utzi beharra dagola haren ondasun eta jabegoari dagokionez, Tas-Tasekin lotutako jarduera oro desagertuko baita. Arrazoi hori medio, eta asanblada honetan ondasun GUZTIEN likidaziora iristea zaila dela kontuan hartuta proposatzen dut:

  1. Ondasun guztiak Zaratasen esku uztea Tas-Tas Irratiarekin modu saihestezinean lotutako elkartea den heinean.
  2. 97 FM Irratia taldeari honek bere jarduera aurrera eramateko behar duen ekipamendua ematea eskatzea, Tas-Tasek emititzen zuen frekuentzia barne.
  3. Gainerakoa libreki erabili dezala, sor litezkeen aurrikusi gabekoei eta lokalaren gastuei aurre egin beharraren konpentsazio gisa, Tas-Tas zorrik gabe itxi ahal izatea erraztu baitu modu garrantzitsuan.”

Pasa den urteko urrian, 97 Irratiak jauzi berri bat egiten du proiektuak. Urte beteko lanaren ondoren, Hala Bedi Irratiaren eta 80 bazkideren laguntzarekin – zeinen artean gizarte-elkarte ugari dauden- irratiaren lehen helburua bermatzen da, emisioa ekonomikoki bideragarria eginez, eta 97 Irratiak Bilboko Alde Zaharrean lokal bat alokatzea erabakitzen du bertan estudioa eta erredakzioa instalatu eta zuzeneko emisioak egiten hasteko. Momentu horretan 40 bazkide berri lortzeko kanpaina hasteaz gainera, 97 Irratiak Zaratasi hark oraindik gordeta duen Tas-Taseko ekipamendua eskatzen dio: estudio txikirako altzariak, estudio handiko ekipamendu eta altzariak, prontoneta…

Gure harridurarako Zaratas Konpartsak ekipamendu eta altzari horiek ez ematea erabaki du, konpartsak etorkizunean izan litzakeen beharrizanei erantzuteko salmentan jartzea erabakiz. Haren iritziz, 97 Irratiari lehen momentu hartan emandako materialekin betetzat ematen da Tas-Taseko asanbladak hartutako erabakia.

Asanblada hartan erabakitako proposamenaren 2. puntua oso argia da eta ez du interpretaziorako lekurik uzten. Puntu honek dio Zaratasei eskatzen dio “97 FM Irratia taldeari honek bere jarduera aurrera eramateko behar duen ekipamendua ematea eskatzea”. 97 Irratiaren ustez Zaratas konpartsak hartutako erabakiak ez du betetzen Tas-Tasen asanbladan hartutako akordioa.

Zaratasek hartutako erabakia are larri eta ulertezinagoa egiten zaigu kontuan hartuta pasa den Aste Nagusiko emaitza ekonomikoak txarrak izan ziren arren konpartsak berak aurkeztutako kontuen arabera konpartsak 20.000 eurotik gorako saldoa duela kontuan hartuta.

97 irratiak eskatzen dituen ekipamendu eta altzariak Tas-Tasen parte hartu zuten pertsona eta gizarte eragile askoren lan eta ametsen emaitza dira. Gertatutakoaren larriaren aurrean saminez 97 Irratia kolektiboak publikoa egin behar du gutun hau gertatzen ari dena jakinarazteko.

97 Irratiko asanblada.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Iruzkin bat “97FM irratia: 97 Irratiaren komunikatua Zaratas Konpartsaren erabakiaren inguruan
  1. rocio(e)k dio:

    hola, no podido escuchar la entrevista de vienes que la daban hoy. gracias

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude