Eremuz Kanpo: Gure Esku Dago: emanaldi berezia

Arrosa Irrati Sareak ekainak 21eko igandean Euskal Herriko 5 hiritan burutuko den Gure Esku Dago ekitaldiaren jarraipen berezia egingo du elkarlanean Euskal Herriko Irratien artean. GED 2015 arrosa97 Irratiak Bilboko ekitaldien berri emango du Bilbo Hiria Irratiarekin elkarlanean.

Entzun hemen kuina iragarlea, eta jarraitu saioa 97.0FMan eta esteka honen bidez ekainaren 21ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude