97FM irratia: #Bidegorritik: zero saioa


Aste honetan estreinatu du Patxi Gaztelumendik Bidegorritik saioa, astero astero  berriak, elkarrizketak, musika, kultura, politika eta iritzia ekarriko dizkiguna… ezkerretik ibili nahi duen ororentzat.

XXI. mendeko irratia, Larrabetzu, Bilbo, Otxandio eta Catalunya, Kukutza eta Kortxoenea, Euskal Herria eta mundua lotuz sarean, eta soft librean. Bide gorrian… gorri bidean.


Hemen, Edu Lartzagurenek Berrian egin dion erreportaitxoa.

Urte askotarako, #Bidegorritik!

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Iruzkin bat “97FM irratia: #Bidegorritik: zero saioa
  1. Egunon Musika(e)k dio:

    Berria! Egunon Swing Punk Euskaldun
    Egunon musika- bandcamp:
    http://egunon.bandcamp.com/track/nahaste
    Ongi Etorri Web:
    http://egunon.wix.com/egunon
    Facebook:
    https://www.facebook.com/egunoneus
    Eskerrik asko Muxus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude