97FM irratia: Zentzurari aurre egin diogu Mallonako leihotik saioan

Download this podcast

Mallonako leihotik saioan Guillermo Viok, Sopelako EH Bildu udal taldeko bozeramaileak salatu egin du udal gobernuak euskal preso politiko batek egindako arte erakusketa zentzuratu egin duela.

Musikari dagokionez hainbat aukera daudela ikusi dugu gure leihotik eta asteburu honetan izango diren horietako batzuk aipagai izan ditugu: larunbatean Errekalde auzoko Etxarri Gaztetxean elkartasun reggae jaialdia ospatuko dena ere hizpide izan dugu eta horretarako Sua sound systemeko Sendoa Altonagarekin solas egin dugu.
Hori gutxi balitz, agenda, kontzertuak eta deialdiak ere izan dute lekua gurean.

Hamaika kontu izango direla ikusi dugu gure leiho txiki honetatik, begiratu zuk ere.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude