Mallonako leihotik

Pentsio guztiak hilean 1080 eurora arte osatzea eta EAEko pentsioak, Gizarte Segurantza eta Menpekotasuna kudeatzeko behar den Erakunde Publikoa abian jartzea ba al da gehiegi eskatzea? Pentsionistak Martxan taldeak bide luzea jorratu du bi aldarrikapen hauek iparorratza hartuta baina Parlamentuan ezezkoa jaso dute. Hala ere ez dira geldirik geratuko eta pentsio sistema duin baten alde borrokan jarraituko dute, jakina!

Pentsioentzat ez baina azpiegitura erraldoientzat beti dago sos. Aitziber Ibaibarriaga, Bilduren zinegotziarekin egin dugu berba eta saiatu gara argitzen mahaiaren gainean dauden bi ekimen garrantzitsu bezain ilunak, hau da, Abandoko geltoki intermodala eta Hegoaldeko Tren-sahiesbidea.

Amaitzeko, 7katu gaztetxeak 9. urteurrena ospatzeko prestatu duen ekintzen egutegiari begira jarri gara. On egin entzule maitia!

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude