Arañas de Marte: Armiarmok Quaoar bandarekin hitz egin dugu

imagesAstelehen honetako irratsaioan Quaoar rock bilbotar banda pasatu da estudiotik. Josu eta Hugo gitarjoleekin beraien “Dreamers. Dream” azken diskari buruz hitz egin digute, nola grabatu zuten beraien konfiaztzazko taldearekin, nola eta non egin zuten “Tough guy” lehenengo singlearen bideo post-apokaliptikoa, eta abar.

Quaoar mutilei esan agur eta gero, gure atal klasiko batzuetara itzuli gara: eskaerak eta berriak. Eta Cymande funk taldearekin amaitu dugu saioa, normaltasunera itzuliak.

Download this podcast


Kantak:
Quaoar – Tough guy
Quaoar – Fable
Quaoar – Chatterbox
Quaoar – Go to Momo
Alabama Shakes – Shoegaze
Cymande – The Message

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude