MALLONAKO LEIHOTIK

Laburra egin zaigu gaurko ordua. Ana perez Steilas sindikatuaren kidearekin LOMCE eta Heziberri2020 egitasmoei buruz hitz egin dugu. Jotamentala dokumentalaren aurkezpena egin digu AIKO taldeko kidea den DSabin Bikandi. Ostiral honetan estreinatuko da BIlbon eta lan honen nondik norakoak azldu digu. Horrez gain, BILBOMATIKS talde bilbotarrak lehenengo diska aurkeztu digute. Gehiago entzuteko guragaz geratuz gero gogoan izan bariku honetan Gernikako gaztetxean joko dutela.  Eta hau guztia ordu batean!!

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude