Lur eta Murmur: Angel Strapazzon: “Elikadura burujabetza da ideia boteretsu hori eta helduko zaio bere momentua”

DSC_0178(1)Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Apirila hasi da, eta apirilarekin bat hainbat dira hurrengo asteetan izango diren ekitaldiak. Guztien azalpena emango dizuegu gure agendan. Gaurko programan, Angel Strapazzon argentiniarra dugu gurekin, Santiago Ekialdeko Baserritar Mugimenduko (MOCASE) kidea. Berarekin solasean egon gara Mauricio Macri Argentinako Presidente berriarekin dagoen gaur egungo egoerari buruz eta Nazio Batuen elikadura segurtasunerako komitea eta elikadura burujabetzaren proposamenari buruz. Angel Strapazzonen hitzetan, “ideia bat hain boteretsua denean zein bere garaia heltzen zaio, menderaezina da. Ideiak irabaziko du. Elikadura burujabetza da ideia, eta helduko zaio bere momentua.

Elkarrizketa honek pasioa eta itxaropena piztu digu, eta primeran datorkigu apirilaren 17an Nazioarteko Baserritarren Borroka Eguna izango dena ospatzeko. Mundu osoko baserritarrek oihuka egingo dute datorren astean, egunero egiten duten bezala, lurra eta bizitzaren defentsaren alde.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude