Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen.
Ekainaren 9an nekazaritza eta arrantza elikadura burujabetzaren bidean jardunaldia ospatu zen Ondarrroan azaroaren 16 eta 17an politika publikoen eta elikadura burujabetzaren inguruan Donostian ospatuko diren jardunaldiei begira. Bidea elkarrekin sortu behar dugu. Horretarako, hainbat ekimen eta proiektu desberdin sortzen ari dira. Izan ditugun beste programetan elikadura burujabetzari buruz aritu gara nekazaritzaren ikuspuntutik. Hainbat proiektuen berri eman dizuegu, hala nola, “Bertatik Bertara” proiektuari buruz hizketan egon ginen Garikoitz Aiestarekin. Arrantzan ere hainbat ekimen eta proiektu sortu dira elikadura burujabetza defendatu eta lortzeko. Haien artean, 12 milia proiektua. Ekimen honek kostaldeko lehen 12 milia (22 km) itsas eremu babestua izan behar direla eta bertan artisau eran eginiko arrantza soilik baimentzea lortu nahi du. Leo Belaustegirekin hitz egingo dugu, Ondarroako arrantzalea, proiektu honen berri emango digu bai eta arrantzaleei sortzen zaizkien trabei buruz.
Eta bakarrik 15 egun falta dira Sutondotik Plazara lehiaketaren epea amaitzeko. Oraindik ez duzu zure lana igo? Zertara itxoiten ari zara? Igo zure lana lehen bai lehen. Uztailaren 15tik aurrera, BOZKAKETA! Parte hartu epea amaitu baino lehen!