Posts Tagged “elikadura burujabetza”

Lur eta Murmur: Erroa  eta  Geroa

Lur eta Murmur: Erroa eta Geroa

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak,…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Agroekologiarantz  beste  urrats  bat  Behe-Bidasoan

Lur eta Murmur: Agroekologiarantz beste urrats bat Behe-Bidasoan

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume Lur eta Murmur: Agroekologiarantz beste urrats bat Behe-Bidasoan Podkast hau deskargatu

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Biela  y  Tierra,  elikaduraren  aldeko  txirrindulariak

Lur eta Murmur: Biela y Tierra, elikaduraren aldeko txirrindulariak

Ana, Edurne, Sole eta Cristina Biela y Tierra proiektua martxan jarri dute. 2.500 kilometro bizikletaz, 100 esperientzia baino gehiago ezagutarazteko elikadura zentroan ipiniz, hainbat esparru lantzen dutenak: ekofeminismoa, artea, landa eremuaren balioa eta naturaren babesa, besteak beste. Gaurko Lur eta Murmur saioan inbidia eman digute bidaiaren planarekin. (elkarrizketa gazteleraz) Play / pause JavaScript is required….

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Arrantza  artisaua

Lur eta Murmur: Arrantza artisaua

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Anne Marie Vergezen elkarrizketa ekartzen dizuegu,  arrantza jasangarriari buruz. Anne Marie Donibane Lohizuneko arrantzalea da eta Frantziako Arrantzale Artisau Txikien Plataformako presidentekidea. (Elkarrizketa gazteleraz) Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume Lur eta Murmur: Arrantza artisaua Podkast hau deskargatu

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak  EAEn  tresna  eraldatzaileak  izan  litezke

Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak EAEn tresna eraldatzaileak izan litezke

2017. urtea bukatzear dagoenean, VSF-Herrien Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek Eskola-jantokiak EAEn ikerketa argitaratu dute. Gaur egungo eskola-jantokien sistemaren argazki bat egin dute, eta hainbat proposamen luzatzen dute espazio hauek eraldatzaileak, pedagogikoak, iraunkorrak eta kalitatezkoak izan daitezen. Gaurko saioan VSEFko Janire Chirapozuk eta Eneko Viñuelak hau guztia azaldu digute. Play / pause JavaScript is required….

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: LABORE,  ate  irekiera  Bilbon!

Lur eta Murmur: LABORE, ate irekiera Bilbon!

Bi urte lanean aritu eta gero, Bilboko LABORE elkarteak bere dendaren ateak irekiko ditu abenduaren 1ean. Bazkideon artean eraiki duten proiektu honetan bertoko produktu osasungarriak  egongo dira salgai, agroekologiaren baitan produzituak eta prezio eta harreman justuetan oinarrituak. Santutxuko Haro Plazan dago lokala, eta bertan egin dugu gaurko elkarrizketa Laborekide Aritzarekin. Play / pause JavaScript is…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Erresuma  Batuan  elikadura  burujabetzaren  eraikitzen

Lur eta Murmur: Erresuma Batuan elikadura burujabetzaren eraikitzen

Euskal Herriko baserritarren delegazio bat nekazarien elkarte The Landworkers’ Allianceren eskutik, Erresuma Batuan elikadura burujabetza sustatzen duten hainbat proiektu ezagutu zituzten, bai komunitateetatik, bai politika publiko konkretuak proposatuz. Gaurko saioan beraien inpresioak partekatu dituzte gurekin. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume Lur eta Murmur: Erresuma Batuan elikadura burujabetzaren eraikitzen Podkast hau deskargatu

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Elikaduraren  etorkizuna

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Zein  da  GIpuzkoako  tokiko  nekazarien  azoken  eragina?

Lur eta Murmur: Zein da GIpuzkoako tokiko nekazarien azoken eragina?

Gipuzkoako 10 azoketan egindako ikerketaren arabera, azokek emakume aurpegia dute; azoketan saltzen duten baserritarrek eskala txikiko ekoizpen dibertsifikatuak dituzte; eta herritarrak kalitatezko elikagaiak eta bertako produktuak erostera gerturatzen dira. Ikerketa honen ondorioei buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Mirene Begiristain EHUko irakaslearekin eta Landaola – Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioko azoken koordinatzailearekin,…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: LABORE  BILBO,  elikadura  burujaberantz  beste  urrats  bat  Bilbon.

Lur eta Murmur: LABORE BILBO, elikadura burujaberantz beste urrats bat Bilbon.

Elikadura Burujabetzaz kezkaturik dauden Bilboko zenbait pertsona LABORE BILBO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Helburuen artean honako hauek dituzte: bertoko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, salmenta zuzena bideratzea eta ama lurra defendatzea.  Udazkena baino lehen denda irekitzeko asmoarekin, 600 bazkide lortzeko kanpainan daude orain. Joseba Martin kideak xehetasunak kontatzen dizkigu gaurko irratsaioan. Info gehiago www.laborebilbo.eus…

Jarraitu irakurtzen »