Tesla ordua: Errumaniako protestak

Egunon, Trantsilvaniako basook!!

Tesla OrduaOraingo programa honetan, antzinako formatura itzuli gara, eta munduko geopolitika apur bat alde batera utziz, Balkanetan zentratu gara. Errumaniako protestak izan ditugu batez ere mintzagai. Protesta hauen arrazoi nagusia, teorian, ustelkeria da, eta baita Errumaniako Gobernuak ustelkeriaren kontrako zigor penalak arintzeko asmoz egindako dekretu bat indargabetzea. Hala ,ere, ustelkeria Errumanian behintzat 1989tik hona oso larria den arazo bat izaki, protesta hauek, oraintxe bertan, Gobernu berri bat ezarri eta gutxira leherrarazteko bestelako funtsezko arrazoiren bat dagoela uste dugu. Protesten doinu antikomunista eta eliteko zenbait bankarik protestok babesteak, Gobernu sozialdemokrata berriak neoliberalismoari mugak jartzen dizkion neurri batzuk onartu izana jotzen dugu protesten erantzule gisa. Beraz, protesta hauek “Koloreetako Iraultzen” eskeman ezartzen ditugu, eta hori aitzakia hartuta, Koloreetako Iraultzei buruzko erreflexio batzuk egin ditugu.

Azkenik, Balkanetako beste herriri buruzko berriei errepaso txiki bat egin diegu: batez ere Mazedonian Gobernua osatzeko negoziaketa amaigabeei, eta Kroazian egon diren zenbait sententziei.

Entzun programa lotura honetan.

[archiveorg TeslaOrdua2017214 width=640 height=140 frameborder=0 webkitallowfullscreen=true mozallowfullscreen=true]

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude