Tesla ordua: Tesla Ordua, 39 irratsaioa

Kaixo Balkanetako zeru-hodeiok!!

Gaurkoan, Realak Skopjen Vardarren aurka jokatu eta irabazi egin zuela profitatuz, gure helburuetako bat bete nahi dugu: hau da, Balkanen eta Euskal Herriaren arteko harremana sendotzea eta harreman horiek ezagutaraztea. Hori dela eta, partiduaren aitzakian Balkanetara (Sofiaran eta Skopjera) joan den Eneko Agirre zarauztarra elkarrizketatu dugu, eta berak bidai horretan izandako abentura, inpresioak eta abar, kontatu dizkigu, bai Sofiakoak zein Skopjekoak: partiduaren ingurukoak zein bertako hiriaren ingurukoak: arkitektonikoki, etnikoki, kulturalki eta abar hiriok dituzten ezaugarriei buruz hitz egin dugu.

Gerora, bertan gertatu izan diren hainbat berriri buruz hitz egin dugu, batez ere Kosovoko Udal-hauteskundeei buruz eta han gertatu diren zenbait datu bitxiren buruan. Kosovoko hauteskundeez gain, Mazedoniako hauteskundeen gainean ere mintzatu gara, eta baita ere Esloveniako lehendakariaren hauteskundeen inguruan. Beste gai bati hitz eginez, Europar Parlamentuan gertatutako sexu-erasoei ere buruz hitz egin ditugu, Bojan Pancevski mazedoniar kazetariak publikatu duen gai hau gurera ekarri dugu. Gure azken tartea, Bosniako edadetuek euren pentsioen erreforma pribatizatzaile baten kontrako protesta bati eskaini diogu, hango gizarteen arazok sozialak (emigrazioa, adibidez) azpimarratuz.

https://archive.org/details/TeslaOrdua20171026

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude