Posts Tagged “Futbola”

Tesla ordua: 86 irratsaioa

By |

Kaixo Danubio elikatzen duzuen errekastotxook! Programa hau kirolekin hasi dugu. Lehenik, tenisari so egin diogu, batez ere Australiako Open txapelketarik, zeina Novak Djokovićek irabazi duen. Djokovićek irabazten duen 15. aari handia da hau. Beste alde batetik, sendi-jatorria Balkanetan, Bosnia-Herzegovinan duen Kenan Kodro fitxatu du Athleticek, eta honi buruz ere zerbait komentatu dugu. Aurten zurigorriek fitxatzen…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 69 irratsaioa

By |

Kaixo jarraitzaile balkandarrok!! Hauxe, ikasturte honetako gure azken saioa izan da. Beraz, normalean baino luzeagoa izan da, ordu eta erdikoa (Internetez, irratian ordu betez soilik entzun ahal izan baduzue ere). Gaurko saio luze-luze honetan, gure atentzio gehiena (gizonezkoen) Munduko Kopak hartu du. Kroaziak finalean 4-2 galdu zuen Frantziaren kontra, irudi bikaina eman ostean. Pena handia…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 68 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako pljeskavica jaleok! Aste honetan Nkola Teslaren jaiotzaren 156. urteurrena izan da, data benetan garrantzitsua guretzat. Berriz ere, Ipar Mazedoniara egin dugu salto, izan ere, Jens Stoltenberg NATOko Idazkari Nagusiak, Estatu hau NATOrekin bat egitera gonbidatu du, oraindik egiteke dagoen erreferendum baten erabakiaren menpe dagoen itunari baiezkoa emanez gero. Grezia izan da horretan gehien…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 67 irratsaioa.

By |

Kaixo Balkanetako mendikateok! Oraingoan, berriz ere Ipar Mazedoniarekin etorri gara. Izan ere, bertako parlamentuak (sozialdemokraten eta albanomazedoniarren gehiengoarekin) bigarren aldiz onartu du izen aldaketa. Beraz, Errepublikako lehendakaria, Gjorgje Ivanov jauna (izen aldaketaren kontrako oposizioaren gertukoa berau), oraingoan legea sinatzera behartua dago. Izen aldaketak Konstituzio aldaketa ere badakarrenez, herriak izango du azken hitza. Zurrumurruen arabera, erreferenduma…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 66 irratsaioa

By |

Kaixo Jugoslaviako txoritxook! Oraingoan, noski, Munduko (gizonezkoen) Futbol Kopa nagusi izango dugula pentsatuko duzue. Baina egia esan, programa osoa ez dugu horretara eman, izan ere, programa ekainaren 28an, Vidovdan egunean izan baita, hau da Serbiaren Egun Nazionalean. Ospakizun honen esanahiaren, Kosovoko 1389ko batailarekin izan duen loturarekin eta kontakizun nazionalean izan duen garrantziarekin lotu dugu. Vidovdanekin…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 64 irratsaioa

By |

Kaixo, kolo-dantzariok! Aste honetan hainbat gai ekarri ditugu gurera. Lehengoa, noski, Greziako lehen ministro Tsiprasen eta Mazedoniako lehen ministro Zaeven arteko akordioa izan da. “Ipar Mazedonia” deituko da Mazedonia hemendik aurrera. Guk hemen hori zergatik izan denetan zein erreakzio piztu dituen azaldu dugu. Honekin jarraituz, joan den astean Serbiako lehendakari Aleksandar Vučićek esandako adierazpen batzuei…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 62 irratsaioa

By |

Tesla ordua: 62  irratsaioa

Kaixo Danubioko txalupatxook! Gaurkoan, aurreko asteetan bezala, Mazedoniarekin hasi dugu eguna. Izan ere, Greziako eta Mazedoniako kanpo ministroak, Nikos Kotzias eta Nikola Dimitrov, Matthew Nimetz bitartekariarekin bildu dira eta izena adosteko “markoa” adostu dutela esan dute; hala ere, zienaren inguruan ez dute argibiderik eman. “Ilinden Mazedonia” izena agertu izan da azken asteotan Mazedoniako Gobernuaren aldetik,…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 58 irratsaioa

By |

Tesla ordua: 58  irratsaioa

Kaixo, Balkanetako mendikateok! Aste honetan, aurreko asteetan izan diren Hungariako hauteskundeen hitz egin dugu gure lagun Josemirekin. Hemos entrevistado a Josemi, residente en Budapest, sobre las elecciones recientemente realizadas en Hungría. La rotunda victoria del partido en el poder, Fidesz, y el actual primer ministro, Viktor Orban, ha dado lugar a muchos comentarios en la…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 48 irratsaioa

By |

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  48  irratsaioa

Kaixo musikazaleok! Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu. Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla ordua, 45. irratsaioa

By |

Tesla ordua: Tesla  ordua,  45.  irratsaioa

Kaixo hizkuntza-zaleok!! Gure azkeneko irratsaioan hizkuntzez hitz egin dugu. Hala ere, hizkuntzen aurretik kirola jarri dugu eztabaidaren ertzean; batez ere berriki Alemanian jokatu den Munduko (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketa, non lau talde balkaniar (Errumania, Eslovenia, Montenegro eta Serbia) aritu izan diren. Taldeon emaitzak komentatu ditugu. Gerora, hurrengo udan Errusian jokatuko den Munduko (gizonezkoen) Futbol Txapelketan Kroaziari…

Jarraitu irakurtzen »