Posts Tagged “Bulgaria”

Tesla ordua: 101  irratsaioa

Tesla ordua: 101 irratsaioa

Kaixo euskaldun eta balkaniarrok, bozkatzaile zein abstentzionistok! Oraingoan, noski, gure irratsaioa hauteskundeei eman diegu, batez ere Europako hauteskundeei. Balkanetako eta periferiako herrialdeen nondik-norakoak komentatu ditugu, eta ondorio nagusi bi atera ditugu: a) Balkanetako eta periferiako herrialde guztietan Europako Partidu Popularraren kide diren alderdiek irabazi dituztela hauteskundeak; eta b) eskuin muturra herrialde hauetan ez dela hain…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 100  irratsaioa

Tesla ordua: 100 irratsaioa

Kaixo Balkanetako ehuntzaileok!! Oraingoan gure 100. irratsaioa egin dugu, beraz esan dezakegu hiru urte hauetan, Tesla Ordua fin-fin ibili dela, eta bere helburu bat (irautea) lortu duela. Ikusi beharko dugu gorengo helburu bat, hots, eragina izatea, lortu duen; baina hori gure entzuleek erabaki beharko dute. Gaurkoan programa ordu betekoa baino luzeagoa atera zaigu. Ez da…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 96  irratsaioa

Tesla ordua: 96 irratsaioa

Kaixo Balkanetako bidezidorrok! Aste honetako programa hauteskundeekin hasi dugu; Ipar Mazedonian izen aldaketatik hona egin diren lehen hauteskundeekin. Hauteskunde presidentzialak izan dira, aurreko igandean lehen itzulia jokatu da. Gobernuaren aldeko Batasun Sozialdemokrataren Stevo Pendarovski hautagaiak botoen %42 lortu du, VMROko Gordana Siljanovska-Davkova hautagaiak %41 eta Blerim Reka hautagai albanomazedoniarrak %11; beraz Pendarovski eta Siljanovska-Davkova izango…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 89.  irratsaioa

Tesla ordua: 89. irratsaioa

Kaixo Adriatikoko olatutxook! Aste honetako programa oso oparoa izan dugu. Lau berri garrantzitsu izan ditugu: (1) Zenbait kirolariren adierazpen jugoslaviarzaleak (Kenan Kodro, Svetislav Pešić eta Božidar Maljković). (2) Kosovo eta Serbiaren arteko mugen aldaketen inguruko zurrumurruak. (3) Euskal Herriarekin lotura izan duen berri bati ere ekin diogu gero. Nazioartean oso goratua izan da Greziaren eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 82  zenbakidun  irratsaioa

Tesla ordua: 82 zenbakidun irratsaioa

Kaixo Balkanetako lagunok! Gaurko programan, batez ere bi gaua izan ditugu eztabaidagai. Alde batetik, Kosovoren inguruan izan diren ika-mikak (zergak, armada sortzea, Pristina eta Belgraden arteko harremanak inoiz baino okerrago egotea), eta bestetik, Banja Lukan (Republika Srpska) David Dragičević ustez bere buruaz beste egindako, baina bere familiaren arabera eraildako 21 urteko gaztearen protestez aritu gara….

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 71.  irratsaioa  –  Bosniako  hauteskundeen  emaitzak

Tesla ordua: 71. irratsaioa – Bosniako hauteskundeen emaitzak

Kaixo, Bosniako bidezidorrok! Gaurkoan hauteskundeez hitz egin dugu. Batez ere Bosniako hauteskundeak izan ditugu mintzagai, bere sistema konplexutik hasita (aurreko programan zerbait aurreratu genuen horretaz) Bosnian bi partetan bereizten da (Bosnia-Hercegovinako Federazioa –bosnakiarrak eta kroaziarrak- eta Republika Srpska –serbiarrak-), eta hauteskunde sistema ere berezia du: hiru lehendakari aukeratzen dituzte –bosnakiar bat, kroaziar bat eta serbiar…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  54  irratsaioa

Tesla ordua: Tesla Ordua, 54 irratsaioa

Kaixo balkaniarrok! Aste honetako berriak, batez ere hiru gunetan zentratu dira. Alde batetik, bulgariar eskuin muturreko erradikalenek, Sofian 30 eta 40. hamarkadetan politikari faxista izan zen Hristo Lukov jeneralaren omenezko “Lukovmarsh” deitutako manifestazioa egin izanean. Ondoko herrialdeetan, Grezian eta Mazedonian, izenaren inguruko eztabaidak jarraitu egiten du. Hori dela eta, bi herrialdeen arteko elkarrizketek jarraitu egiten…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  48  irratsaioa

Tesla ordua: Tesla Ordua, 48 irratsaioa

Kaixo musikazaleok! Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu. Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla  ordua,  46.  irratsaioa

Tesla ordua: Tesla ordua, 46. irratsaioa

Kaixo balkaniarzaleok! Lehengo irratsaioan Montenegrori buruz ari ginela, irratsaioa luze egin zitzaigun, eta gure tartea gainditu genuen. Beraz, zintzilik geratutakoekin hasi dugu programa hau, batez ere Montenegroko 1919ko “gerra zibil txikia” eta Jugoslavia sozialistaren pean Montenegroren nazio-eraikuntza izan ditugu hizpide. Espero dugu gako batzuk ulertu-arazi izana. San Tomas, Sveti Toma eguna denez gero, lan egiteko…

Jarraitu irakurtzen »