Tesla ordua: 82 zenbakidun irratsaioa

Tesla ordua: 82  zenbakidun  irratsaioa

Kaixo Balkanetako lagunok!

Gaurko programan, batez ere bi gaua izan ditugu eztabaidagai. Alde batetik, Kosovoren inguruan izan diren ika-mikak (zergak, armada sortzea, Pristina eta Belgraden arteko harremanak inoiz baino okerrago egotea), eta bestetik, Banja Lukan (Republika Srpska) David Dragičević ustez bere buruaz beste egindako, baina bere familiaren arabera eraildako 21 urteko gaztearen protestez aritu gara. Protesta horietara doan jendearen arabera, poliziak edo ez du nahikoa egiten heriotza argitzeko edo beste norbait ezkutatzen ari da, beraz Republika Srpskan boterean dagoen Aliantza Sozialdemokrataren kontrako kolore politikoa hartzen dute.

Aurretik, berri laburragoak kontatu izan ditugu. Horietako bat, Bosnian azkenean “herren ganberak” (Bosnia-Hercegovinako sistema bikameralean zeharka aukeratzen diren goi-ganberak) aukeratzeko lege berria onartu dutela, beraz laster parlamentuak osatu ahal izango direla dugu. Beste berrien artean, soldaduen kontrako zigorrak, Bulgariako feministen manifestazioak, Montenegrok apaiz ortodoxo batzuk bertatik bota nahi izatea, Zoraz Zaev eta Alexis Tsipras –hurrenez hurren Ipar Mazedoniako eta Greziako lehen ministroak- Bakearen Nobel Saria jasotzeko proposatuak izatea eta Serbian Milan Nedić lehen ministro kolaborazionista ez errehabilitatzeko epaitegien erabakia aipatu ditugu.

Entzun gure programa hemen:

0:00
0:00

Podkast hau deskargatu