Posts Tagged “Gaurkotasuna/berriak”

Tesla ordua: 112 irratsaioa

Tesla ordua: 112 irratsaioa

Kaixo Lovčen gaineko harkaiztxook! Gaurkoan gaiak pil-pilean izan ditugu. Lehenbizi, Katalunia eta Balkanak lotzen dituen berri bat izan dugu. Xavier Melero kataluniar preso politikoen abokatuak Kroaziari eta Jugoslaviari buruzko adierazpen batzuk egin ditu eta horiek komentatu ditugu. Segituan Errumaniara joan gara. Han parlamentuak Gobernu sozialdemokrataren aurkako zentsura mozio bat aurkeztu du, eta beraz Gobernu berri…

Read more »

Tesla ordua: 111 irratsaioa

Tesla ordua: 111 irratsaioa

Egunon Balkanetako hodeitxook! Gaurkoan berri pila batekin gatoz, batez ere Euskal Herriaren eta Balkanen arteko lotura duten berriekin. Hauekin hasi eta bukatu dugu eguna.  Lehenik eta behin, Hamaika Telebistan astelehen gauetan Beñat Zarrabeitiak gidatuko kirol-saioaz aritu gara, “Marakana Txikia” deitu baitio, Izar Gorriaren estadioaren moduan, Euskal Herriaren eta Balkanen arteko lotura eginez. Guk hau aprobetxatu…

Read more »

Tesla ordua: 110 irratsaioa

Tesla ordua: 110 irratsaioa

Kaixo Balkanak, Jaunaren ondorengo 2019 urtean eta Handkeren ondorengo lehenengo urtean! Gaurkoan gai pila izan ditugu. Hasteko gai historiko bat izan dugu mintzagai. Aste honetan Herri Askapenerako Gudaren kontestuan, jugoslaviar partisanoek eta Armada Gorriak Belgrad askatu zuteneko 75 urteurrena bete da. Operazio militar honen nondik norakoak eta 1944k urritik herrialde osoaren guztizko askapena eman arte…

Read more »

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Kaixo Balkanetako hondartzatxook! Gaurkoan, bi hilabete eta erdi hondartzan eta alperkerian eman ondoren, ikasturteko lehen programa hasi dugu. Berri asko izan ditugu, eta nahiko garrantzitsuak izan dira denak… Adibidez garrantzitsua izan da uztailean Skopjen eta irailean Sarajevon LGBT Harrotasunaren eguna ospatu izana. Bi hiriak izan ziren aurten arte halako manifestazio bat izan gabe ziren bakarrak,…

Read more »

Tesla ordua: 103 irratsaioa

Tesla ordua: 103 irratsaioa

Kaixo balkaniar kafezaleok!! Gaurkoan hiru ardatz izan ditugu gure irratsaioan, baina lehenik eta bahi,NATOren Serbiaren kontrako erasoaren bukaeraren 20. Urteurrena ospatzen zenaz hitz egin dugu. Bill Clinton eta Madeleine Albright izan dira Pristinan Hashim Thaci Kosovoko lehendakari eta orduko UÇKko komandantearekin, zeinak “Kosovo munduan dagoen herrialderik europarzaleena eta estatubatuarzaleena” dela esan du. Kosovoko egungo krisiari…

Read more »

Tesla ordua: 100 irratsaioa

Tesla ordua: 100 irratsaioa

Kaixo Balkanetako ehuntzaileok!! Oraingoan gure 100. irratsaioa egin dugu, beraz esan dezakegu hiru urte hauetan, Tesla Ordua fin-fin ibili dela, eta bere helburu bat (irautea) lortu duela. Ikusi beharko dugu gorengo helburu bat, hots, eragina izatea, lortu duen; baina hori gure entzuleek erabaki beharko dute. Gaurkoan programa ordu betekoa baino luzeagoa atera zaigu. Ez da…

Read more »

Tesla ordua: 97 irratsaioa

Tesla ordua: 97 irratsaioa

Kaixo Balkanetako basotxook! Oraingoan hainbat berri izan ditugu, mota askotakoak gainera. Hasi, Ipar Mazedoniako presidentetzarako hauteskundeekin hasi gara. Lehia estua Pendarovski SDSMkoaren eta Siljanovska-Davkova VMROkoaren artean. Kanpoan geratutako Blerim Reka albaniar hautagaiak ez du bigarren itzulirako kontsignarik eman, baina bera babestu duen alderdietako batek “boto askatasuna” eman du. Bestetik, Pendarovskiren eta alemaniar kazetari baten arteko…

Read more »

Tesla ordua: 95 irratsaioa

Tesla ordua: 95 irratsaioa

Egun on, Aste Santu ortodoxoaren jarraitzaileok! Gu ere ortodoxian murgildu garenez, aste honetako irratsaioa inoiz baino motzagoa izan da, eta hortaz ohartarazi behar zaituztegu: programa honek soilik 50 minutu irauten du. Lehen gaia, Mirjana “Mira” Marković, Slobodan Milošević Serbiako presidente ohiaren alarguna, Moskun hil izana izan dugu. Askok, modu pixka bat matxistan, Marković Serbiako “Itzalpeko…

Read more »

Tesla ordua: 94 irratsaioa

Tesla ordua: 94 irratsaioa

Kaixo, Balkanetako zuhaiztxook! Aste honetako programa, batez ere berriz ere amaitezinak diruditen Kosovoren inguruko Belgrad eta Pristinaren arteko negoziazioei eman diogu. Negoziazioak geratuta dauden arren, Belgrad eta Prištinaren arteko fitxen mugimenduak eta birkokatzeak etengabe ari dira ematen. Adibidez, azkenengo honetan, Ramush Haradinajk esan du bere burua “AEBren soldadutzat” duela. Bestetik, Belgraden intentsitatea handitzen ari diren…

Read more »

Tesla ordua: 93. irratsaioa

Tesla ordua: 93. irratsaioa

Kaixo Balkanetako mendikatetxook: Gaurko programan, musika talde batez hitz egin dugu, Belgraden 1982an sortu zen Ekaterina Velika taldearen inguruan. Talde honek punka eta rock psikodelikoa nahasten zituen, eta zazpi diska atera zituen. Milan Mladenović eta Margita Stefanović izan ziren Kattalin Handia Errusiako tsarinaren omenez izena zeraman talde honen bizkarrezurra: Esan beharra dago taldea sortu eta…

Read more »