Posts Tagged “Bosnia-Herzegovina”

Tesla ordua: 119 irratsaioa

Tesla ordua: 119 irratsaioa

Kaixo Balkanetako rakijazaleok! Aste honetako programan, Kroaziako lehendakaritzarako hauteskundeez aritu gara batez ere. Sorpresa gertatu da eta Zoran Milanović sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak, boto diferentzia nahiko handiarekin gainera (%5eko aldea atera dio Kolinda Grabar-Kitarović eskuindarrari). Hainbat analisi egin ditugu gertakariaren ondoan: bigarren txandan parte-hartzea handitzea, lehen txandan bazterrean geratu direnen botoak bereganatzeko gaitasun handiagoa izatea…

Read more »

Tesla ordua: 116 irratsaioa

Tesla ordua: 116 irratsaioa

Kaixo Balkanetako menditxook: 2019ko abenduaren 12koa da programa hau, arazo batzuk direla eta programak egin izan baititugu jarri. Oraingo honetan, hasi, Peter Handkerekin hasi dugu programa. Handkeri eman dioten Literatur Nobel Sariak errefusa handia eragin du bosnakiarren eta albaniarren artean. Zazpi herrialdek, Afganistanek, Turkiak, Ipar Mazedoniak, Kosovok, Albaniak, Bosniak eta Kroaziak, Handkeri saria emateko ekitaldia…

Read more »

Tesla ordua: 115 irratsaioa

Tesla ordua: 115 irratsaioa

Kaixo Balkanetako hodeitxook: 2019ko abenduaren 5ekoa dugu programa hau, lanpetuta ibilita, berandu jarrid ugu hemen. Hauteskundeekin hasi dugu programa hau, lehendakaritzarako hauteskundeekin. Lehenik, Errumaniakoak aipatu ditugu,Klaus Iohannis jarduneko lehendakariak (eskuina) irabazi ditu hauteskundeok. Gogoan izan behar dugu hilabete bat lehenago, legebiltzarrean zentro-eskuinak gehiengo berri bat osatu zuela zentro-ezkerreko gobernuaren aurkako zentsura mozioa ezarriz. Bigarrenik, Kroaziakoak…

Read more »

Tesla ordua: 114 irratsaioa

Tesla ordua: 114 irratsaioa

Kaixo Balkanetako kafanotxook! Aurtengo berririk handiena, Bosniako Gobernua osatzeari buruzkoa da, Hauteskundeak geratu eta urte eta hilabetera, badirudi bosnakiar, bosnokroaziar eta serbobosniar alderdiek bai gehiengo parlamentarioa  lortuko duen zein hiru etnien arteko kontsoziazioa  errespetatuko duen gobernu bat osatuko dutela. Orain arte oso zaila izan da batez ere bi alderdi nagusien partetik, Ekintza Demokratikorako Alderi nazionalista…

Read more »

Tesla ordua: 113 irratsaioa

Tesla ordua: 113 irratsaioa

Kaixo Balkanetako euri-tantatxook! Oraingoan, berriez hitz egin dugu batez ere. Lehenik eta behin mugei eta hauen lausotzeari buruz hitz egin dugu. Izan ere, aurrera doa Albaniak, Ipar Mazedoniak eta Serbiak proiektatutako “Balkanetako mini-Schengen” proiektua, eta horri buruzko bigarren bilkura egin dute. Hala ere, beste alde batetik, Montenegrok proiektu horretan sartuko ez dela esan du. Mugez…

Read more »

Tesla ordua: 111 irratsaioa

Tesla ordua: 111 irratsaioa

Egunon Balkanetako hodeitxook! Gaurkoan berri pila batekin gatoz, batez ere Euskal Herriaren eta Balkanen arteko lotura duten berriekin. Hauekin hasi eta bukatu dugu eguna.  Lehenik eta behin, Hamaika Telebistan astelehen gauetan Beñat Zarrabeitiak gidatuko kirol-saioaz aritu gara, “Marakana Txikia” deitu baitio, Izar Gorriaren estadioaren moduan, Euskal Herriaren eta Balkanen arteko lotura eginez. Guk hau aprobetxatu…

Read more »

Tesla ordua: 110 irratsaioa

Tesla ordua: 110 irratsaioa

Kaixo Balkanak, Jaunaren ondorengo 2019 urtean eta Handkeren ondorengo lehenengo urtean! Gaurkoan gai pila izan ditugu. Hasteko gai historiko bat izan dugu mintzagai. Aste honetan Herri Askapenerako Gudaren kontestuan, jugoslaviar partisanoek eta Armada Gorriak Belgrad askatu zuteneko 75 urteurrena bete da. Operazio militar honen nondik norakoak eta 1944k urritik herrialde osoaren guztizko askapena eman arte…

Read more »

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Kaixo Balkanetako hondartzatxook! Gaurkoan, bi hilabete eta erdi hondartzan eta alperkerian eman ondoren, ikasturteko lehen programa hasi dugu. Berri asko izan ditugu, eta nahiko garrantzitsuak izan dira denak… Adibidez garrantzitsua izan da uztailean Skopjen eta irailean Sarajevon LGBT Harrotasunaren eguna ospatu izana. Bi hiriak izan ziren aurten arte halako manifestazio bat izan gabe ziren bakarrak,…

Read more »

Tesla ordua: 105 irratsaioa

Tesla ordua: 105 irratsaioa

Kaixo, Balkanetako loretxook! Gaurko programa Vidovdan, Serbiar Herriaren Egunaren bezperan egin dugu. Vidovdan ekainaren 28an ospatzen da, egun horretan Kosovoko Bataila handia eman zelarik Serbiaren eta Otomandar Inperioaren inguruan. Hala ere, egun hori aurretik ospatzen zen, naturari lotutako herri-sinesmenen egun moduan, eta Kosovoko batailak egin zuen egun nazional. Egun horren “eraikuntzaren” inguruan hitz egin dugu….

Read more »

Tesla ordua: 104 irratsaioa

Tesla ordua: 104 irratsaioa

Kaixo Balkanetako tronpeta-joleok! Gaurkoan krisi politiko ezberdinez hitz egin dugu. Lehenik eta behin, Viktor Orbánen Gobernuak Hungarian hezkuntza publikoaren lege berria atera du. Bere helburua hezkuntza publikoa indartzea da, baina horrek oposizioa (Jobbik ultraeskuindarrak, besteak beste) “komunista” deitzea ekarri dio. Bestetik, zeinbait krisi politikoen inguruan ere hitz egin dugu, hala nola Albanian Ilir Meta lehendakariak…

Read more »