Posts Tagged “erlijioa”

Tesla ordua: 120 orrialdea

Tesla ordua: 120 orrialdea

Kaixo Balkanetako bidezidorrok! Gaurko programa Suleimani iraniar jeneralaren erailketarekin hasi dugu. Suleimani AEBk erail zuten, baina hemen gogoratu dugunez, garai batean –baita ere- AEBk babestutako Bosniako Gobernuaren tropekin borrokatu zuen. Geopolitikaren komeriak dira horiek… Bestetik, bere hilketak Esloveniak eta Kroaziak tropak Iraketik ateratzea ekarri du. Zoran Milanović, kapnpainan zehar Afganistandik ere tropak erretiratzearen alde agertu…

Read more »

Tesla ordua: 119 irratsaioa

Tesla ordua: 119 irratsaioa

Kaixo Balkanetako rakijazaleok! Aste honetako programan, Kroaziako lehendakaritzarako hauteskundeez aritu gara batez ere. Sorpresa gertatu da eta Zoran Milanović sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak, boto diferentzia nahiko handiarekin gainera (%5eko aldea atera dio Kolinda Grabar-Kitarović eskuindarrari). Hainbat analisi egin ditugu gertakariaren ondoan: bigarren txandan parte-hartzea handitzea, lehen txandan bazterrean geratu direnen botoak bereganatzeko gaitasun handiagoa izatea…

Read more »

Tesla ordua: 118 irratsaioa

Tesla ordua: 118 irratsaioa

Kaixo, Balkanetako tamburatxook! Programa hau normala baina laburragoa izango dugu, arazo batzuk direla eta. Batez ere bi gauza izan ditugu ahotan: Kroaziako hauteskundeak eta Montenegro, ziur aski hurrengo astean ere hitz egingo dugu horretaz. Kroaziako hauteskundeei dagokionez, lehen txanda jokatuta, bi hautagai izan ditugu bi itzulirako, Zoran Milanović zentro-ezkertiarra eta Kolinda Grabar-Kitarović jarduneko lehendakari eskuindarra….

Read more »

Tesla ordua: 116 irratsaioa

Tesla ordua: 116 irratsaioa

Kaixo Balkanetako menditxook: 2019ko abenduaren 12koa da programa hau, arazo batzuk direla eta programak egin izan baititugu jarri. Oraingo honetan, hasi, Peter Handkerekin hasi dugu programa. Handkeri eman dioten Literatur Nobel Sariak errefusa handia eragin du bosnakiarren eta albaniarren artean. Zazpi herrialdek, Afganistanek, Turkiak, Ipar Mazedoniak, Kosovok, Albaniak, Bosniak eta Kroaziak, Handkeri saria emateko ekitaldia…

Read more »

Tesla ordua: 84 irratsaioa

Tesla ordua: 84 irratsaioa

Kaixo, Balkanetako neguko ekaitzok!! Kasu honetan berri “kultural” batekin hasi dugu irratsaioa. Balkanetan eragina izan arren, pixka bat urrutiratu gara. Bi jai ortodoxoen artean egonik (urtarrilaren 7an Eguberria eta urtarrilaren 14an Urte Berri Eguna), Ortodoxian izan den zismaz hitz egin dugu. Izan ere, Konstantinoplako Patriarkatu Ekumenikoak, Ukrainan eliza ortodoxo berri bat aintzatetsi du, Moskuko Patriarkatupeko…

Read more »

Tesla ordua: 72 irratsaioa

Tesla ordua: 72 irratsaioa

Kaixo, Euskal Herriko guslariok: Oraingoan, aurreko astean bezala Bosnia-Herzegovinako hauteskundeekin jarraitzen dugu. Momentuz, soilik BiHko hiruko lehendakaritzarako eta Republika Srpskako lehendakaritzarako datuak ditugu –aurrenekoan, Šefik Džaferović musulmnak, Milorad Dodik serbiarrak eta Željko Komšić kroaziarrak lortu zituzten hiru postuak, eta Republika Srpskan, Željka Cvijanović dugu lehendakari berria-. Legebiltzarrerako datuak oraindik eman ez dituztenez, analisiari ekin diogu,…

Read more »