Posts Tagged “Albania”

Tesla ordua: 90 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako zeruetako hodeitxook! Aste honetako programan ere berri asko kontatu ditugu, horietako batzuetan bilintzi-balantza ibili garelarik- Lehenik eta behin. Belgradeko derbiaz hitz egin dugu, Serbiako Ligako 24. Jardunaldian Izar Gorriak eta Partizanek bana berdindu dute. Bi taldeek jokatzen duten 159. derbia da hau. Segituan Kroaziara egin dugu salto. Gure programaren eta elkartearen asmoetako bat,…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 89. irratsaioa

By |

Kaixo Adriatikoko olatutxook! Aste honetako programa oso oparoa izan dugu. Lau berri garrantzitsu izan ditugu: (1) Zenbait kirolariren adierazpen jugoslaviarzaleak (Kenan Kodro, Svetislav Pešić eta Božidar Maljković). (2) Kosovo eta Serbiaren arteko mugen aldaketen inguruko zurrumurruak. (3) Euskal Herriarekin lotura izan duen berri bati ere ekin diogu gero. Nazioartean oso goratua izan da Greziaren eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 88 programa

By |

Kaixo Balkanetako mendikateok! Aste honetako programa berriz lepo ekarri dugu. Batez ere hiru berri izan dira garrantzitsuak gaurkoan. Lehena, Mazedoniako Gobernuak jada, ofizialki herriari Ipar Mazedoniako Errepublika deitzen hasiko duela iragarri zuela asteazkenean (eta baita ere NATOren bandera jarri Gobernuaren egoitzan, bi ekintzak Prespako Akordioaren baitira). Horrekin hasi dugu programa. Bigarrena, Europako Parlamentuko presidente Antonio…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 83 irratsaioa

By |

Kaixo, Adriatikoko olatutxook! Urte berriarekin batera, urte zaharrean utzi genituen berri batzuk errepasatu ditugu, eta gerora, liburu baten kritika egin dugu. Berri zaharren jarraipenaren artean, Montenegroko egoera (Nebojša Medojević oposizioko liderra aske utzi dute), Banja Lukako David Dragičevićen memoriaren aldeko protesten jarraipena (Davor Dragičević aita auziperatu egin dute, eta hau ihesean joan da), Kosovoren inguruko…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 66 irratsaioa

By |

Kaixo Jugoslaviako txoritxook! Oraingoan, noski, Munduko (gizonezkoen) Futbol Kopa nagusi izango dugula pentsatuko duzue. Baina egia esan, programa osoa ez dugu horretara eman, izan ere, programa ekainaren 28an, Vidovdan egunean izan baita, hau da Serbiaren Egun Nazionalean. Ospakizun honen esanahiaren, Kosovoko 1389ko batailarekin izan duen loturarekin eta kontakizun nazionalean izan duen garrantziarekin lotu dugu. Vidovdanekin…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 53 irratsaioa

By |

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  53  irratsaioa

Kaixo, Balkanzaleok! Gaur, gure irratsaioan, Kosovoko Estatuak bere independentzia aldarrikatu zuenetik 10 urte pasatu diren honetan, honi buruz esan ditugu berririk gehienak. Adibidez, Oliver Ivanovićen hilketari buruz agertu diren adierazpenak, Aleksandar Vučić Serbiako presidentearen arabera, hilketa honek mafian izan du bere iturburua (Hashim Thacik esan du hilketak ez duela “etnia-arazoekin zerikusirik”). Komentatu dugun beste berri…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 47 irratsaioa

By |

Tesla ordua: Tesla  Ordua,  47  irratsaioa

Kaixo balkanzaleok! Gaurkoan, bi berri nagusi ekartzen dizkizuegu. Lehenik eta behin, Kosovon, Gerra Krimenak epaitzeko Nazioarteko Epaitegiaren polemika dugu. Hau, EBren proposamena izan zen, eta orain AEBk lagundu du, Kosovon izan ziren krimenak epaitzeko asmoarekin sortu behar zen epaitegi bat dugu. Hasieran Kosovoko Gobernuak baiezkoa eman zion (bai leehndakaria zein lehen ministroa UÇKko kide ohiak…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 33 irratsaioa

By |

Kaixo rakija edaleok!! Gaurkoan, batez ere Kosovoko hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Vetëvendosje alderdi erradikalak “anti-kasta” diskurtsu batekin bigarren postua lortu du bozen %26 lortuta; eta alderdi honen programa eta proposamenak aztertu nahi izan ditugu. Alderdi honek alde batetik Kosovo independente denetik gobernatu dituen “eliteen” kontrako samina, eta beste batetik Albania Handiaren nahia uztartu nahi izan…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 30 irratsaioa

By |

Egunon, Drina Zubiaren jarraitzaileok!! Maiatzean programak erritmo onean egin ditugu, baina arazo batzuk direla medio, blogera erritmo berean igotzerik ez dugu izan. Maiatzaren 23ko programa honetan,gehienbat, Kroaziako Udal hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Hauteskunde honetan, agintean den alderdi eskuindarrak, HDZk (Kroaziako Batasun Demokratikoak) ez ditu oso emaitza onak izan; landagunean eutsi badio ere, hiri handietan zigorra…

Jarraitu irakurtzen »