Posts Tagged “Grezia”

Tesla ordua: 102 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako kafe-hartzaileok! Gaurkoan, arazo nagusiak, batez ere Kosovo eta Kroaziaren inguruan izan ditugu. Pasa den asteko krisiaren ondoren, Ana Brnabić Serbiako lehen ministroak, Kosovoko agintariei buruz, UÇKren iragana gogoan, “Basoetatik atera den jendea” dela esan, du. Adierazpenok, zenbait lider kosovarrek albaniarren kontrako irain bezala hartu dituzten. Kosovoko Gobernuak Brnabići lurralde horretan sartzea debekatu dio,…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 101 irratsaioa

By |

Kaixo euskaldun eta balkaniarrok, bozkatzaile zein abstentzionistok! Oraingoan, noski, gure irratsaioa hauteskundeei eman diegu, batez ere Europako hauteskundeei. Balkanetako eta periferiako herrialdeen nondik-norakoak komentatu ditugu, eta ondorio nagusi bi atera ditugu: a) Balkanetako eta periferiako herrialde guztietan Europako Partidu Popularraren kide diren alderdiek irabazi dituztela hauteskundeak; eta b) eskuin muturra herrialde hauetan ez dela hain…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 100 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako ehuntzaileok!! Oraingoan gure 100. irratsaioa egin dugu, beraz esan dezakegu hiru urte hauetan, Tesla Ordua fin-fin ibili dela, eta bere helburu bat (irautea) lortu duela. Ikusi beharko dugu gorengo helburu bat, hots, eragina izatea, lortu duen; baina hori gure entzuleek erabaki beharko dute. Gaurkoan programa ordu betekoa baino luzeagoa atera zaigu. Ez da…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 93. irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako mendikatetxook: Gaurko programan, musika talde batez hitz egin dugu, Belgraden 1982an sortu zen Ekaterina Velika taldearen inguruan. Talde honek punka eta rock psikodelikoa nahasten zituen, eta zazpi diska atera zituen. Milan Mladenović eta Margita Stefanović izan ziren Kattalin Handia Errusiako tsarinaren omenez izena zeraman talde honen bizkarrezurra: Esan beharra dago taldea sortu eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 89. irratsaioa

By |

Kaixo Adriatikoko olatutxook! Aste honetako programa oso oparoa izan dugu. Lau berri garrantzitsu izan ditugu: (1) Zenbait kirolariren adierazpen jugoslaviarzaleak (Kenan Kodro, Svetislav Pešić eta Božidar Maljković). (2) Kosovo eta Serbiaren arteko mugen aldaketen inguruko zurrumurruak. (3) Euskal Herriarekin lotura izan duen berri bati ere ekin diogu gero. Nazioartean oso goratua izan da Greziaren eta…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 85 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako zeruetako hodeiok!! Aste honetan, pil-pilean dagoen gaia Venezuelako Estatu-kolpea izan da. Hori dela eta, programa erdia honi eman diogu, bai Balkanetako Estatu batzuek harekiko izan duten posizioa azaltzeko asmoz, eta baita ere Venezuelan erabili izan diren teknika kolpista batzuk lehenago Balkanetan erabili izan direlako, adibidez “Interbentzio humanitarioarena”. Beraz, ez da arraroa gure programaren…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 82 zenbakidun irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako lagunok! Gaurko programan, batez ere bi gaua izan ditugu eztabaidagai. Alde batetik, Kosovoren inguruan izan diren ika-mikak (zergak, armada sortzea, Pristina eta Belgraden arteko harremanak inoiz baino okerrago egotea), eta bestetik, Banja Lukan (Republika Srpska) David Dragičević ustez bere buruaz beste egindako, baina bere familiaren arabera eraildako 21 urteko gaztearen protestez aritu gara….

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Drina Zubia, 65 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako zelaitxook! Futboleko (gizonezkoen) Munduko Kopa hasi delarik, gure denbora zati bat honek hartu du. Baina futbolaz aritu aurretik beste gai batzuk izan ditugu mahai gainean. Hasi, Ipar Mazedoniatik hasi gara: Greziarekin sinatutako akordioa (eta honen baldintzak) berriz gogorarazi eta freskatu dugu, eta horrez gain, Zoran Zaeven Gobernuak Antzinaroko estatuei buruz hartu duen erabakiaren…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 64 irratsaioa

By |

Kaixo, kolo-dantzariok! Aste honetan hainbat gai ekarri ditugu gurera. Lehengoa, noski, Greziako lehen ministro Tsiprasen eta Mazedoniako lehen ministro Zaeven arteko akordioa izan da. “Ipar Mazedonia” deituko da Mazedonia hemendik aurrera. Guk hemen hori zergatik izan denetan zein erreakzio piztu dituen azaldu dugu. Honekin jarraituz, joan den astean Serbiako lehendakari Aleksandar Vučićek esandako adierazpen batzuei…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 62 irratsaioa

By |

Tesla ordua: 62  irratsaioa

Kaixo Danubioko txalupatxook! Gaurkoan, aurreko asteetan bezala, Mazedoniarekin hasi dugu eguna. Izan ere, Greziako eta Mazedoniako kanpo ministroak, Nikos Kotzias eta Nikola Dimitrov, Matthew Nimetz bitartekariarekin bildu dira eta izena adosteko “markoa” adostu dutela esan dute; hala ere, zienaren inguruan ez dute argibiderik eman. “Ilinden Mazedonia” izena agertu izan da azken asteotan Mazedoniako Gobernuaren aldetik,…

Jarraitu irakurtzen »