Tesla ordua: Tesla Ordua, 48 irratsaioa

Kaixo musikazaleok!

Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu.

Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta baita ere Fermin Muguruzaren abestian koruak egiteko erabili izna den “Listaj goro” abesti folklorikoa.

Politikari dagokionez, Kosovon Oliver Ivanović serbiar politikariaren erailketaz hitz egin dugu. Lider horri egun, botereduna baino lider sinbolikoa izan zen 1999an Kosovotik serbiar Estatua eta komunitatea desagertzerakoan, ggeratu zen komunitatearen hondarren liderra bezala agertu zelako. Ivanović bai Serbiako zein Kosovoko Gobernuekiko posiizoan zegoen. Momentuz ez da atxiloturik izan.

Berri txikiagoen artean, Mazedoniak eta Bulgariak sinatutako Adiskidetasun itunari buruz aritu izna gara, eta baita ere Mazedoniaren izen ofizialaren inguruko Mazedonia eta Greziaren arteko negoziazioei buruz.

Kirolen arloan, bi fitxaketei buruz hitz egin dugu, bietan Balkanak eta Euskal herria lotuta agertzen direlarik: alde batetik Cristian Ganea Athleticek fitxatzeaz eta bestetik Einar Galilea NK Rudešek fitxatzeaz. Zorte ona opa diegu biei

Eta azkenik, Kroazian jokatzen ari den (gizonezkoen) Europako Eskubaloi Txapelketaz aritu izan gara.

Entzun gure programa hemen:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude