Posts Tagged “Aleksandar Vučić”

Tesla ordua: 97 irratsaioa

By |

Kaixo Balkanetako basotxook! Oraingoan hainbat berri izan ditugu, mota askotakoak gainera. Hasi, Ipar Mazedoniako presidentetzarako hauteskundeekin hasi gara. Lehia estua Pendarovski SDSMkoaren eta Siljanovska-Davkova VMROkoaren artean. Kanpoan geratutako Blerim Reka albaniar hautagaiak ez du bigarren itzulirako kontsignarik eman, baina bera babestu duen alderdietako batek “boto askatasuna” eman du. Bestetik, Pendarovskiren eta alemaniar kazetari baten arteko…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 95 irratsaioa

By |

Tesla ordua: 95  irratsaioa

Egun on, Aste Santu ortodoxoaren jarraitzaileok! Gu ere ortodoxian murgildu garenez, aste honetako irratsaioa inoiz baino motzagoa izan da, eta hortaz ohartarazi behar zaituztegu: programa honek soilik 50 minutu irauten du. Lehen gaia, Mirjana “Mira” Marković, Slobodan Milošević Serbiako presidente ohiaren alarguna, Moskun hil izana izan dugu. Askok, modu pixka bat matxistan, Marković Serbiako “Itzalpeko…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 94 irratsaioa

By |

Tesla ordua: 94  irratsaioa

Kaixo, Balkanetako zuhaiztxook! Aste honetako programa, batez ere berriz ere amaitezinak diruditen Kosovoren inguruko Belgrad eta Pristinaren arteko negoziazioei eman diogu. Negoziazioak geratuta dauden arren, Belgrad eta Prištinaren arteko fitxen mugimenduak eta birkokatzeak etengabe ari dira ematen. Adibidez, azkenengo honetan, Ramush Haradinajk esan du bere burua “AEBren soldadutzat” duela. Bestetik, Belgraden intentsitatea handitzen ari diren…

Jarraitu irakurtzen »

Tesla ordua: 91 irratsaioa

By |

Kaixo lagun balkanzaleok: Gaurko programan gai polemikoak izan ditugu eztabaidagai. Lehena, Radovan Karadžić Republika Srpskako lehendakari ohiaren kontrako sententziaren errebisioa izan dugu: aurreko sententziako kargu guztiak berretsi egin ditu epaiak, baina zigor-kopurua handitu egin dio; 40 urteko kartzelaldi-zigorretik bizi arteko zigorra ezarri baitio. Karadžićek egindako bidegabekeriez at, bai epaitegian eta bai aditu-kazetari taldeetatik nagusitzen ari…

Jarraitu irakurtzen »