97FM irratia: 97 irratiaren estudio berriaren inaugurazioa

97FM irratia: 97  irratiaren  estudio  berriaren  inaugurazioa

97 Irrati libreak bost urte beteko ditu hil honetan eta ospatuko dugu estudio eta mahaia berria estrenatuz. Jauzi garrantzitsu hau uhin libreekiko eta mugimendu sozialei ahotsa ematearekiko daukagun atxikimenduaren adierazle da.

Ahalegin handia izan da, kontuan hartuta azken bi urtetan irratikideen kopurua nabarmen murriztu dela (105 kide izatetik gaur egungo 90 kidera). Hala ere, ezinbestekoa ikusten genuen estudioaren hobekuntza eta ez dugu nahi izan irratia zorpetu edo hipotekatu. Hau da, ozta-ozta baina 97 Irratiak jarraitzen du %100 libre izaten  eta zorrik gabe,  zuen ekarpen ekonomikoari esker.

Urriaren 25ean, estudio berria inauguratuko dugu eta horretarako programazio berezia prestatu dugu.  Suelta la Olla eta Zebrabidea magazinak gure estudiotik egingo dira, goizeko 10etatik 13:00ak arte, eguerdiko ordu batean Bidegorritik emankizun berezia. Fermin Muguruza Black is Beltza artefaktu transmedia aurkezten, eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00rak arte euskarazko magazina Zebrabidea. Hori gutxi ez eta 18:00etatik aurrera inaugurazio jaia ospatuko dugu gure egoitzan (Mallonako bidarriak 1, beheko ezk.) irratikideekin eta zenbait kolektibokin batera.

Mail honekin ere aurtengo programazioaren berri eman nahi dizugu. Une honetan 97 Irratiak etxeko 19 saio ditu: Musical Express, Arañas de Marte, Radio Barrio, Mar de Fueguitos, Machacabotones, La Tarima, Bidegorritik, Tesla Ordua, El Laboratorio de Medea, Lur eta Murmur,  La Mirada Negra, La Memoria, Cuba Información, Desmontando a Babylon, Las Feúchas, El Mirador, Salud Natural  Basati Irratsaioa eta Shiva´s Trip. Askotariko eta kalitatezko programazioa da eta horrek ematen dio zentzua 97 Irratiari.

Horretaz gain, ikastuste honetan Hala Bedirekin batera ekoiztutako Suelta La Olla saioarekiko kolaborazioa areagotuko da eta jarraituko dugu Arrosa sarearen Zebrabidea eta Hala Bediren Hizpidea magazinak emititzen. Gure programazioa Arrosa sareko irratsaioekin osatuko da eta horri esker goizeko 8etatik gaueko 11etara izango dugu beteta.

Gure programazioa irratsaio bakoitzari buruzko informazioarekin https://97irratia.info/programazioa/ web orrian topatuko duzu. 

97 Irratia, amets egiten duen irratia.