Tesla ordua: 124 irratsaioa: Montenegroren monografikoa, 2. partea

Tesla ordua: 124  irratsaioa:  Montenegroren  monografikoa,  2.  partea

Kaixo berriz Njegošen tribuko irakurleok!

Honako honetan Montenegroren monografikoari buruzko bigarren zatiarekin gatoz. Arazo teknikoekin jarraitzen dugu, eta beraz ezin dugu musikarik jarri ezta ere oraingoan.

Mundu Gudara hartu genuen. Oraingo honetan, Montenegroko Errepublika Sozialista ezartzetik oraingo egunetarako bidea egin dugu. Montenegrok Jugoslavia barruan errepublika propioa izateko arrazoiak, 1988an Djukanović boterera igotzea, Jugoslaviaren zatiketa garaian Montenegroren posizioa, 1997an Djukanovićek izan zuen posizio-aldaketa, 1999ko bonbaketak, 2006ko independentzia, egungo egoera autoritarioa eta nazio propioa eraikitzeko saiakerak: hizkuntzaren inguruko saiakera eta egungo erlijioaren gaineko saiakera.

Bi programa hauekin, uste dugu Montenegroko historiari errepaso orokorra egin diogula eta beraz egungo gatazka ulertzeko modu hobean izango zaretela.

Entzun gure programa hemen:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude