Mugaldeko taberna: Negua heldu da

Mugaldeko taberna: Negua  heldu  da
Negua heldu da. Durangoko azokarik ez da izan aurten Durangon, baina Durango gurera etorri da. Bañolet ikusentzunezko seriea ezagutu dugu Behe Nafarroan. Euskaldunon EGUNKARIA gogoratu dugu Ane Unanue kazetariarekin Iruñeko Txantreatik. Hitz liburudendara sartu gara, gogoeta interesgarriak eta zenbait aholku egin dizkigu Gaizkak, Joseba Sarrionandiari ere gauza pare bat bidaliko dizkiogu. Katakrak liburudendara joan gara gero, Iruñeko alde zaharrera. Handik Goliathen aurkako (amazon) liburudenda txikien borroka ezagutu dugu, besteak beste. Liburuak,elkartasuna, hitzaldiak, komunitatea… denetarik izan dugu hizpide. Negu gorria heldu da, baina guk jarraitzen dugu bide gorritik.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude