Mugaldeko taberna: Igor Elortza Anonyme Popular aurkezten eta Lian Monserrate Ondarruko mural mundialari buruz

Mugaldeko taberna: Igor  Elortza  Anonyme  Popular  aurkezten  eta  Lian  Monserrate  Ondarruko  mural  mundialari  buruz

Mugaldeko tabernara ekarri ditu Igor Elortzak bertso berriak; garaiari eta giroari jarriak. Tabernan elkarrekin aritu gara berbetan eta Anonyme Popular diskoko lanak entzuten.
Gabriel Arestik idatzitako Egun da Santi Mamiñe koplak ikasi dizkiogu Laboari, eta Arrasateko Leze txiki kobazulora eroan gaitu buruak eta memoriak.

Lian Monserrate Ondarroan


Atxondon, Ondarroako murala mundu osoan ezagun bihurtu duen irudigilea ezagutu dugu: Lian Monserrate. Beragaz hormairudiak eta beste izan ditugu hizpide. street art cities

Musika bertsioak, bertsoak..

Eta musika bertsio ezberdinak entzun ditugu taberna itxi baino lehen: The Clash, Joe Ramone edo Itoiz taldearenak.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude