Mugaldeko taberna: Pablo Gonzalez eta Oihana Goiriena gurekin irratian

Mugaldeko taberna: Pablo  Gonzalez  eta  Oihana  Goiriena  gurekin  irratian
Pablo Gonzalez Pavel kazetari presoaren egoerari buruz berba egin dugu Oihana Goiriena bere neskalagunarekin. Nabarnizeko familiaren egoera, bisitarik gabe, abokatuekin duten harremana, kontsularen papera, Espainiako gobernuaren utzikeria, euskal elkartasuna, kazetarien laguntza eta salaketa. Elkarrizketa hunkigarria. Egoera latza.

Pavel askatu! Free Pablo Gonzalez!

Elkartasuna

Oihana Goiriena 97 irrati librean

Oihana Goirienari elkarrizketa eta podcast osoa entzuteko:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude