Bultzaka:

Download this podcast

Hilabete honetako irratsaioan, Azaroaren 30eko Greba Feminista orokorrari leku berezia eman diogu. Greba deialdi bat, aldarrikapen ezberdin bi. Horren guztiaren berri emateko, solasaldi interesgarria dugu, “Denon Bizitzak Erdigunean” plataformako kidea den Txefirekin, eta “Itaia” emakume sozialisten antolakundeko Irenerekin. Horrez gain, ohikoak diren Bilbo, zein Bilbotik kanpoko gertakari esanguratsuen berri emango dizuegu. Gozatu eta zabaldu!✊🏽

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude