Mugaldeko taberna: Bizkarsoro eta Negu Hurbilak filmak

Mugaldeko taberna: Bizkarsoro  eta  Negu  Hurbilak  filmak

Bizkarsoro eta Negu Hurbilak euskal filmak Mugaldeko tabernan.
Katti Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna eta Ekain Albite Negu kolektibokoa.

Euskararen historia hurbil bat kontatzen digu Josu Martinez Santutxuko zuzendariaren filmak. Lehen gerra mundialean abiatzen da, eta mende oso baten euskarak eta euskaldunek jasandako jazarpena biltzen du Bizkarsorok.

2011. urtean kokatuta dago berriz Negu Hurbilak filmak. ETA erakundeak bere ekintzen amaiera iragartzen duenean, neska gazte bat ihesean ari da. Zubietan hartuko du aterpe. Luzea egingo zaio itxaronaldia. Pelikulari buruz aritu gara Ekain Albiterekin.

Euskal zinemari buruzko podcast honen soinu banda:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude