Mugaldeko taberna: Hertzainak Mugaldeko tabernan

Mugaldeko taberna: Hertzainak  Mugaldeko  tabernan
Hertzainak taldeak ELKAR disketxea epaiketara eraman du. Eta guk saio berezia egin dugu 80ko hamarkadan Gasteizen sortutako talde euskaldunari buruz. 1982an lehenengo diskoa kaleratu ostean, bere abestiak gazteen artean, gaztetxeetan, irrati libreetan, kontzertu eta jaietan etengabe entzun dira.
Epaiketaren biharamunean, elkartasuna eta aldarrikapena egin ditugu irrati librean.

Download this podcast

Hertzainak taldearen oharra

Kaixo lagun guztiak gu gara Hertzainak Dakizuenez, 2025eko azaroaren 25ean, Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegian, Josu Zabala, Kike Sz. de Villaverde eta Luis Javier Sainz (Txanpi) Hertzainak-eko kideek gure eskubideak urratzeagatik Elkar diskoetxearen aurka jarritako demandari dagokion judizioaren bista egin da. Gure demanda, diskoetxeak egindako gure katalogoaren ustiapenean oinarritzen da, ez bai dute lortutako irabaziak gurekin partekatu , baita ere kontraturik gabe eta baimenik gabe egindako ustiapen digitalean ere, aldez aurretik horren berri eman gabe, eta diru-sarrera horiek ere ez zaizkigula ordaindu. Zoritxarrez, bide judizialera jo behar izan dugu gure diskoen salmentei buruzko informazio apur bat lortzeko, 1992. urteaz geroztik ez baitugu inolako ordainketarik jaso royalty-engatik. Gaurko epaiketan Elkar diskoetxeak Hertzainak-i buruz izan duen etika falta aski egiaztatuta geratu dela uste dugu. Guk ahal izan duguna egin dugu gure eskubideak berreskuratzeko, eta orain epaiaren zain , konfiantza dugu justizian.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude