Lur eta Murmur's Archive

Lurrak ere esateko asko daukalako. 'Lur eta murmur' programan Bizilur elkarteko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian... horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako ('Lekil lum') programa bakarraren erreleboa hartzera dator 'Lur eta murmur'. Lurretik eta lurrarentzako, 'Lur eta murmur'.
Lur eta Murmur: Zein  da  GIpuzkoako  tokiko  nekazarien  azoken  eragina?

Lur eta Murmur: Zein da GIpuzkoako tokiko nekazarien azoken eragina?

Gipuzkoako 10 azoketan egindako ikerketaren arabera, azokek emakume aurpegia dute; azoketan saltzen duten baserritarrek eskala txikiko ekoizpen dibertsifikatuak dituzte; eta herritarrak kalitatezko elikagaiak eta bertako produktuak erostera gerturatzen dira. Ikerketa honen ondorioei buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Mirene Begiristain EHUko irakaslearekin eta Landaola – Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioko azoken koordinatzailearekin,…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: LABORE  BILBO,  elikadura  burujaberantz  beste  urrats  bat  Bilbon.

Lur eta Murmur: LABORE BILBO, elikadura burujaberantz beste urrats bat Bilbon.

Elikadura Burujabetzaz kezkaturik dauden Bilboko zenbait pertsona LABORE BILBO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Helburuen artean honako hauek dituzte: bertoko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, salmenta zuzena bideratzea eta ama lurra defendatzea.  Udazkena baino lehen denda irekitzeko asmoarekin, 600 bazkide lortzeko kanpainan daude orain. Joseba Martin kideak xehetasunak kontatzen dizkigu gaurko irratsaioan. Info gehiago www.laborebilbo.eus…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Antolatu  behar  gara!!

Lur eta Murmur: Antolatu behar gara!!

Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek  eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai. https://ia601503.us.archive.org/17/items/20170126LurEtaMurmurBasurbeak/20170126%20Lur%20eta%20Murmur%20Basurbeak.mp3 Download this…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Lur  eta  Murmur  irratsaioan:  Erosketa  Publikoa  Nafarroan

Lur eta Murmur: Lur eta Murmur irratsaioan: Erosketa Publikoa Nafarroan

Ia urtebete pasa da Nafarroan ospatu zenetik Elikadura Burujabetzari buruzko Parlamentu Irekia. Ordutik aurrera, Erosketa Publikoa Nafarroan lan taldea sortu eta martxan jarri zen helburu batekin: Nafarroako administrazioek sartu ditzaten gertutasun, ekologiko eta garaiko kriterioak elikagaien erosketa publikoetan. Beren ibilbideari buruz hitz egin digu gaurko Lur eta Murmur saioan taldearen kide Garbiñe Elizainzinek. 2017ari aitzurra…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Lur  eta  Murmur  Irratsaioan:  Emakume  baserritarrek  bizitza  erdigunean  mantentzen  dute.

Lur eta Murmur: Lur eta Murmur Irratsaioan: Emakume baserritarrek bizitza erdigunean mantentzen dute.

“Gure etorkizunerako eredua agroekologian oinarritzen da”. Eredu honetan feminismoak eta elikadura-burujabetzak ekartzen dituzte bizitza erdigunean mantentzeko behar diren tresnak. Honi guztiari buruz hitz egiten digute Etxaldeko Emakumeen Taldeko kide Malu, Maite, Miriam, Gotzone eta Alaznek, gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia601506.us.archive.org/10/items/20161201LurEtaMurmur/20161201%20LurEtaMurmur.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Lur  eta  Murmur:  LURRAMA  ez  da  azoka  normal  bat

Lur eta Murmur: Lur eta Murmur: LURRAMA ez da azoka normal bat

Azken 10 urteetan bezala, aurten ere ospatu zen Lurrama – Laborantza Herrikoia eta Iraunkorraren azoka – 3 egunez, Miarritzen. 20.000 lagun baino gehiago gerturatu ziren. EH Laborantza Ganbararen Koordinatzaile Iker Elosegik azaldu digu gaurko elkarrizketan non dagoen arrakastaren sekretua: “tripa betetzeaz gain, burmuinak ere betetzeko gune bat da Lurrama”. https://ia601500.us.archive.org/30/items/20161117LurEtaMurmur/20161117%20Lur%20eta%20Murmur.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Nyéleni  Europa:  elikadura  burujabetza  eraikitzen  Lur  eta  Murmur  irratsaioan

Lur eta Murmur: Nyéleni Europa: elikadura burujabetza eraikitzen Lur eta Murmur irratsaioan

Errumaniatik iritsi berriak zuzenean Lur eta Murmur irratsaio honetara! Elikadura Burujabetzarako bigarren Forum Nyéléni-Europa egon gara.  Azken 5 urteetan, Europako 40 herrialdeko nekazariak, GKEak edo eta ikertzaileak, besteak beste, elkartu ginen Errumanian, Cluj-Napocan, kalitatezko elikadura eta baserritarren eskubideak bermatzeko eman diren aurrerapausoak partekatzeko eta hurrengoak elkarrekin diseinatzeko. Euskal Herriko delegazioan joandako kideen artean saio honetan…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: BASERRI  XXI,  Gipuzkoako  baserritar  txikien  iraultza

Lur eta Murmur: BASERRI XXI, Gipuzkoako baserritar txikien iraultza

Gipuzkoako baserritar txikiak elkar ezagutu, antolatu eta elkarrekin hausnartu ondoren azken bi urteetan, orain, Baserri XXI izeneko elkartea behin osatua, prest daude beren oinarriak mundura kontatzeko. Gaurko saioan Ander Kerejetarekin solasean egon gara. https://ia801504.us.archive.org/13/items/20161006BaserriXXI/20161006%20BaserriXXI.mp3 Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Udako  bigarren  musikala

Lur eta Murmur: Udako bigarren musikala

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan eta udan zehar Lur eta Murmurren MUSIKALA dugu. Elikadura burujabetza, feminismoa, klima aldeketa eta abarri buruzko abestiak entzungo ditugu. Gainera, amaitzear dago Sutondotik Plazara lehiaketa. BOZKAKETAK baino ez dira falta. Bozkatu gehien gustoko…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Baserritik  Mundura  ikastaroari  buruz  Bea  Casadorekin

Lur eta Murmur: Baserritik Mundura ikastaroari buruz Bea Casadorekin

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan udako musikala utziko dugu Beatriz Casadoren eskutik ikastaro baten berri emateko Baserritik Mundura ikastaroa. Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruz unibertsitatean dauden formazioa eta ikerketa eremuak zabaltzeko asmoz sortutako ikastaroa. Ikastaro honen sorkuntzan hainbat elkarte/erakunde…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Lur  eta  Murmurreko  musikala

Lur eta Murmur: Lur eta Murmurreko musikala

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan eta udan zehar Lur eta Murmurren MUSIKALA dugu. Elikadura burujabetza, feminismoa, klima aldeketa eta abarri buruzko abestiak entzungo ditugu. Gainera, amaitzear dago Sutondotik Plazara lehiaketa. BOZKAKETAK baino ez dira falta. Bozkatu gehien gustoko…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Tosu  Betirako  proiektuari  buruz  Peioren  eskutik

Lur eta Murmur: Tosu Betirako proiektuari buruz Peioren eskutik

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Tosu Betirako proiektuari buruz hitz egin dugu. 2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: 12  milia  eta  arrantzari  buruz  Leo  Belaustegirekin

Lur eta Murmur: 12 milia eta arrantzari buruz Leo Belaustegirekin

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Ekainaren 9an nekazaritza eta arrantza elikadura burujabetzaren bidean jardunaldia ospatu zen Ondarrroan azaroaren 16 eta 17an politika publikoen eta elikadura burujabetzaren inguruan Donostian ospatuko diren jardunaldiei begira. Bidea elkarrekin sortu behar dugu. Horretarako, hainbat ekimen…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Brasilgo  egoeraren  berri  Janaina  Stronzakerekin

Lur eta Murmur: Brasilgo egoeraren berri Janaina Stronzakerekin

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Janaina Stronzakerekin egon gara hizketan (Brasilgo lurrarik gabeko baserritarren mugimenduko kidea – MST). Dilma Rousseffen kargugabetzearen ondoriozko egoeraren berri emango digu. Estatu kolpetzat hartu denetik, egunero ateratzen dira baserritarrak kaleetara. Janainak kontatuko digu…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Desazkundea  eta  Bizita  Ona  V.Topaketak  Sandra  Fernandezekin

Lur eta Murmur: Desazkundea eta Bizita Ona V.Topaketak Sandra Fernandezekin

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa emateko prest. Programa honetan bihar Bilbon ospatuko diren Desazkundea eta Bizitza Ona V.Topaketei buruz hitz egin dugu Sandra Fernandezekin (Mugarik Gabe). Egitaraua, lehen egindako beste topaketari… buruz hitz egin digu, bai eta etorkizunari begira zer lortu nahi duten. Gainera, sorpresaren bat…

Jarraitu irakurtzen »

Lur eta Murmur: Kidekoop  proiektuaren  berri  Alaitz  Ajuriagerrarekin

Lur eta Murmur: Kidekoop proiektuaren berri Alaitz Ajuriagerrarekin

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala bueltan gaude uhin askeko estudioetatik lurrari ahotsa emateko. Gaurko honetan, Alaitz Ajuriagerra etorri da estudiora kidekoop proiektuaren berri ematera. Kidekoop irabazi asmorik gabe lan egiten duen bitartekaria da gertuko ekoizle eta kontsumitzaileen artean. Gainera, Sutondotik plazara lehiaketa martxan dago. Ez itxoin azkeneko egunera arte parte hartzeko!

Jarraitu irakurtzen »