Mugaldeko taberna: Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala #bidegorritik saioan

teknologia
Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa.

Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian.

Kabi@ digitala

Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan ditugu, Durangoko azokan bertan burutu zen Kabi@ aztertzeko. Egitaraua, software eta teknologia libreak, irratigintza, berrikuntza… gauza asko jorratu ditugu. Amaieran Gorka Julio Teketen gehitu zaigu, eta Europa mailan aitzindariak diren proiektu eta ekimenak daudela Euskal Herrian azpimarratu digu andoaindarrak.

Ttotelka txalaparta: arduino eta teknologia libreenarekin eraikia.

#bidegorritik irratsaioa:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *