Lur eta Murmur: Maskilu proiektuaren berri Nadia Ayusorekin

Arratsaldeon eta ongi etorriak Lur eta Murmur irratsaiora. Bi ostegunero, arratsaldeko hiruretan 97 irrati askean eta weborrian.

314c3a4a2585ba4eec2563fcca38b639
Gaur gurekin Nadia Ayuso dugu, Maskilu proiektuaren kidea. Maskilu Kontserbak irabazi-asmorik gabeko elkartea da, elikagaiak transformatzeko sortua. Nadiarekin izandako elkarrizketan, proiektua nola hasi zen eta gaur egun nola funtzionatzen duen azalduko digu.

Ondoren, eta beti bezala, hurrengo bi asteetako ekitaldien berri emango dizuegu, hala nola, Ekologistak Martxan antolatutako hitzaldia “Las plantas en la cultura tradicional vasca: una revisión botánica”; Bide Berriak dokumentalaren aurkezpena Gasteizen eta Leire Milikuaren liburu berria.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *