Giza Eskubideak krisian

Aste honetan Giza Eskubideei erreparatu diegu Mallonako leihotik saioan. Euskal preso politikoak orain dela 26 urte hasi ziren sakabanaketa pairatzen.  Etxeratek dispertsio politikaren amaiera lortzeko eta sakabanaketari aurre egiten dieten pertsonen errealitate gogorra ezagutarazteko asmoz, ‘Dispertsioaren hegiak’ izeneko  plangintza abian jarri du. Horrez gain, datorren larunbatean, 2016eko otsailaren 27a, europar jendartea ehundaka hirietan mobilizatuko da euren gobernuei, Europar Batasunera heltzen diren errefuxiatu eta pertsona migratzaileen pasabide segurua eskatzeko. Horren harira,errefuxiatuen afera hartu dugu hizpide eta Bilboko manifestaldia antolatzaileetariko  batekin egin dugu berba.

Download this podcast

 

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *