30 urte gerrari ezetz esaten

Kakitzat elkarteko Javi Fernandezekin mintzatu gara NATO barruan indarrez 30 urte  bete ditugun honetan. 1986an EHk ezetza borobila eman zion gerraren aldeko erakundeari eta zapatu honetarako Kakitzateko kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte urtemuga gogoan izateko.

Horretaz gain, Argitan Zentroko kide den Karmelekin “Lanbide y la dignidad” dokumentalaren inguruan hitz egingo dugu eta TESLA ORDUA egileren batek, etxeko saio berri honen nondik norakoak emango dizkigu.

Eguraldi honekin hobe duzue etxean goxo-goxo gurekin geratzea.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *