Ongi etorriak 97FM irrati libreko Balkanetarako leihora, ongi etorriak Tesla Orduaren 4. Kapitulura. 2016ko apirilaren 19ko irratsaioan Pankrti esloveniar talde punk mitikoa ezagutu dugu, Nahia Sanzo kazetariari elkarrizketa (gaztelaniaz) interesgarri bat egin diogu bere Balkanetara eginiko bidaiak aitzakia moduan hartuta bertako egoera soziopolitikoari buruz hitz egiteko. Horrez gain, apirilaren 24ean ospatuko diren serbiar hauteskundeak aztertu ditugu eta Drina Zubia Kultur Elkartearen Idazlanen lehiaketa iragarri dugu. On egin!
Tesla ordua: 4. Kapitulua
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!