Tesla ordua: 14. kapitulua

Kaixo lagunok!

Atzoko irratsaioan bi gai tratatu genituen. Lehenengo, datorren igandean abenduak 11, Mazedonian ospatuko diren hauteskundeak aztertu genituen, aurkezten diren alderdiak eta inkestek iragartzen dutena. Ondoren, Drina Zubia Kultur Elkarteak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak antolatu zuten III. Balkandar asteaz hitz egin genuen. Ekitaldiak laburki errepasatu eta irratsaioaren bigarren ordu erdian Boris Malagurskik azaroaren 25ean bere Kateen Zama II filma aurkezteko izaniko agerraldiaren laburpena ekarri dizuegu. Bigarren parte hau, ingelesez eta gaztelaniaz dago. Hurrengo asteartera arte!

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *