Tesla ordua: 21. irratsaioa

Egunon Adriatikoko hondartzok!!

Ate honetan, Tesla Orduaren formatu berriarekin jarraitu dugu, geopolitikari globalari ateak irekiz. Kasu honetan Latin Amerika izan dugu hizpide, alde batetik hango Gobernu eskuindar berriekiko (Temer Brasilen eta Macri Argentinan) Donald Trumpen agintaldi berriak ekar ditzazkeen ondorioak aztertuz. Trumpek gogor hitz egin du Latin Amerikako ezkerreko proiektuen kontra (Kubaren zein Venezuelaren kontra), baina bere isolamendurako joera dela eta, badirudi ez dela hainbeste saiatuko eskualde hartan hauen kontrako eskuina indartzen, eta ikusi beharko da eskuinak zer nolako etekin politikoa ateratzeko gai den.
Ondoren Balkanetako berriei buruz hitz egin dugu, Mazedoniako mugimenduak izan ditugu eztabaidagarri. Honez gain, Serbiaren eta Bielorrusiaren arteko hurbilketa prozesu batez ere aritu izan gara, eta gerora, Stjepan Mesić Jugoslaviako eta Kroaziako lehendakari ohiak eta egun Partisano Ohien Kroaziar Elkarteko ohorezko lehendakariak 1992ean eginiko adierazpen konprometitu batzuk eskuineko berri-atari batek argitaratzea ere aipatu dugu.
Bukatzeko, gauza bitxi batez aritu gara, Euskal Herriarekin zuzeneko lotura duen gertakari bati buruz, eta protagonista euskal historiaren pertsonai gako bat izan zen (nahiz eta gertakari hau Euskal Herrian ez den ezaguna): Agirre lehendakariak 1941.ean Berlinen Ivo Andrić ezagutu izan zuen. Harrigarria ezta? Elkar-topaketa honi buruz gehiago jakiteko, hoberena programa entzutea izango duzue.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *