Egun on lagunok!!!
Aste honetan formatu berriarekin jarraitzen dugu, eta honenbestez geopolitikaz hitz egin dugu. Kasu honetan, arreta Europan jarri dugu; batez ere Europar Batasunean, honen izaera neoliberalean eta defizit demokratikoan. Egun, proiektu hori kolokan dago bai mugimendu subiranista berriak (eskuin populistakoak zein independentistak) agertu direlako eta baita ere, azken urteetan AEBrekiko hain politika segidista egin duelarik, agian hurrengo urteetan berme hori izango ez duelako, Donald Trumpek bestelako politika bat, politika isolazionista, egingo duela iragarri baitu.
Honi buruz hitz egin ostean, Balkanetako berriei buruz aritu izan gara; eta hain zuzen ere, neoliberalismoaren kontrako neurriak hartu dituen Errumaniari buruz. Ondorioz, protesta batzuk izan dira Errumaniako kaleetan, Gobernuak ustelkeria delituengatiko zigorrak arinduko dituela eta, baina ematen du atzena multinazionalei jarritako zerga berriak direla (multinazionaletako direktibo batzuek protestak babestu dituzte). Bestetik, Mazedonian Gobernua osatzeko negoziazio amaigabeak ere ahotan izan ditugu.
Ondo pasa!!