Tesla ordua: 30 irratsaioa

Tesla ordua: 30 irratsaioa

Egunon, Drina Zubiaren jarraitzaileok!!

Maiatzean programak erritmo onean egin ditugu, baina arazo batzuk direla medio, blogera erritmo berean igotzerik ez dugu izan.

Maiatzaren 23ko programa honetan,gehienbat, Kroaziako Udal hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Hauteskunde honetan, agintean den alderdi eskuindarrak, HDZk (Kroaziako Batasun Demokratikoak) ez ditu oso emaitza onak izan; landagunean eutsi badio ere, hiri handietan zigorra jaso baitu. Sozialdemokratak pixka bat hobeto ibili dira, nahiz eta Zagreben lehen itzulian (Kroazian Frantziako Estatuan erabiltzen den antzeko sistema bat erabiltzen dute), Milan Bandić independenteak irabazi.

Jarraitzeko, Mazedoniako ipuin amaigabearen amaieraz hitz egin dugu, azkenean badirudi Zoran Zaev sozialdemokrata izango baitela lehen ministro. Zaevek hauteskundeak irabazi ez arren, jakina izan da albaniarrekin egin izan duen paktu baten ostean Legebiltzarrean gehiengoa lortu duela. Halere, Gjorgje Ivanov lehendakariak ez zion Gobernua osatzeko enkargua eman nahi sinatutako ituna “Konstituzioaren aurkakoa” zelakoan. Tentsio giro handia egon da, eta azkenean, badirudi sinatutako akordioa moldatu behar izna dutela sozialdemokratek eta alderdi albanomazedoniarrek. Eta hauteskundeekin jarraituz, Albaniako hauteskundeak ere gurean izan ditugu irratsaio honetan.

Polemikarekin jarraituz, Marko Perković Thompson abeslari kroaziarra berriz dugu berrietan, kasu honetan Eslovenian jotzea debekatu izan diotelako. Abeslari famatu honen eskuin muturreko letrak onartezinak direla esan dute Esloveniako agintariek.

Politikarekin bukatzeko, Serbiaren eta Kosovoren arteko harremanaren kapitulu berri bat ireki zaigu aste honetan, beraz, haren gainean ere ibili izan gara.

Bukatzeko futbolaz mintzatu izan gara, izan ere Serbiako (gizonezkoen) Liga Belgradeko Partizanek irabazi du, Liga bukaera bikain baten ostean, azkeneko zazpi partidak irabazita.

Programa entzuteko egin klik hemen: https://archive.org/details/TeslaOrdua20170523

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *