Tesla ordua: Tesla Ordua, 57 irratsaioa

Kaixo euskoslaviarrok!

Oraingo honetan hainbat gai tratatu ditugu. Horietako bat, Kosovon Vetëvendosje alderdiak parlamentuan gasa botatzeaz aritu gara. Oposizioko alderdi nagusia denak Kosovoko Gobernuak mugak direla eta Montenegrorekin lortutako akordioa kritikatu du, Montenegrori on egiten diolakoan.

Bestetik, Mazedonian, bertako Gobernuak (sozialdemokratek eta albanomazedoniera nazionalistek osatutakoak), albaniera Mazedonia osoan erabilera ofizialeko hizkuntza egitea erabaki du. Ez dago mazedonieraren pare, baina praktikan edozein hiritarrek Mazedoniako lurraldearen edozein tokitan Administrazioak albanieraz hartzeko eskubidea izango du. Honek, oposizio nazionalistarengan kritikak sortu ditu, izan ere, Mazedoniako ekialdean, albaniarrik bizi ez den tokian ere albaniera ofizial egitea albaniar alderdiei emakida bezala ulertu dute.

Gai hauekin jarraituz, Montenegron Milo Djukanović berriz ere lehendakaritzarako hauteskundeetarako aurkeztuko dela iragarri dugu. 1988tik boterean dagoen politikariak (urte sabatiko batzuen tartearekin), berriz aurkeztuko du bere alderdiak, Sozialisten Alderdi Demokratikoak. Alderdi honek, orain arte, bazirudien Milica Pejanović- Djurišić irakaslea aurkeztu behar zuen, baina Djukanović azken momentuan aurkezteak gauzak aldatu ditu. Djukanovićek, aurrean Mladen Bojanić izango du, Bojanić ez da inongo alderdiren kide, baina oposizioko Fronte demokratikoak aurkeztuko du.

Azkenik, Kroaziari buruz berriren bat ere eman dugu. Bertan Kolinda Grabar-Kitarović Wiesenthal Zentruko Efraim Zuroffekin polemika batean sartu da, Grabar-Kitarovićek Argentinara emigratutako kroaziarrak goraipatu ditu “askatasuna bilatzen zutelako” eta Zuroffek esan duenez, hori faxistak goraipatzea da (II Mundu Gudan Kroazian eta Jugoslavian komunisten garaipena onartu ez zutenak direlako). Grabar-Kitarovićek Zuroffen adierazpenak “kroaziarrak gorroto dituelako” egin dituela esatea izan da.

Entzun gure programa hemen:

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *