#bidegorritik: Xabi Bandini musikaria eta Kirmen Uribe idazlearekin hizketan

#bidegorritik: Xabi Bandini musikaria eta Kirmen Uribe idazlearekin hizketan

Bidegorritik saioan asko mugitu gara azken emankizunean. Madrileko bere etxetxoan harrapatu dugu Xabi Bandini musikari nafarra. Begibakar diskoa aurkeztu digu, eta istorio asko izan ditugu hizpide.
New Yorkera joan gara Kirmen Uribe idazlea elkarrizketatzera. Bilboko Arte Ederretako museoko alfabetoa erakusketa antolatu du Kirmenek museoaren 110. urteurrenerako.
Artea, literatura, musika… gauza asko hitz egin ditugu ondarrutarrarekin.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *