Tesla ordua: 78 irratsaioa

Tesla ordua: 78 irratsaioa

Kaixo, partisanook!!

Aste honetan, berriz ahots bakarrean egin dugu programa. Oraingoan, historiaren inguruko gauzek programaren erdia jan digute, beraz oso toki gutxi utzi diegu berriei. Lehenik eta behin, Errepublikaren Egunari buruz aritu izan gara. Izan ere, programa hau azaroaren 29an egin dugunez, kontuan izanik 1943ko azaroaren 29an Jugoslavia Sozialista sortu zenez, eta egun hau Jugoslaviaren garaietan jaiegun ofiziala izan zen. Beraz, lehenik eta behin egun honetaz, eta 1943an partisanoek Jugoslavia Sozialista aldarrikatzeaz aritu izan gara, urte horretan, partisanoek, Jugoslavia okupatuta zegoela aldarrikatu baitzuten. Hola, euren menpe zeuden lurraldeetan Estatu potentzial bat eraiki zuten, aurreko egoera aldarrikatu baino gehiago (txetniken proposamena azken  hau zen). Gako hauek azaldu ditugu.

Jarraitzeko, asteko hiru berri nagusiak aipatu ditugu. Lehenik eta behi,Kosovok Interpolen sartzeko saiakeraren porrotari emandako erantzunaz; Serbiatik eta Bosnia-Herzegovinatik datozen gaien gaineko %100eko zerga jarri baitu, bai Serbiarekiko negoziazioak zein barnean serbokosovarrekiko harremanak kaltetuak izan direlarik. Bestetik, Bosniako Estatutasunaren Egunaz, zein Vojvodinak Serbiarekin bat egitearen mendeurren-ospakizunez aritu izan gara. Eta bukatzeko, Montenegroko Estatuak, zenbait serbiar intelektuali (Čedomir Antić, Aleksandar Raković, Matija Bečković), Montenegron sartzea debekatu die, Montenegrok Serbiarekin bat egitearen mendeurrena ospatzen zuten ekitaldi batean parte hartu nahi zutela eta. Adierazpen askatasunaren kontrako eraso bat dugu hau, guren oihartzunik izan ez badu ere.

Bukatzeko Kosovoko Armadaren sorreraz hitz egin dugu, abendu honetarako sortzeko asmoa baitu Kosovoko Gobernuak. Bestetik eta azkenik, Ipar Mitrovican Kosovokopoliziak egin izan dituen atxiloketa batzuen inguruan hitz egin dugu. Albaniar prentsaren arabera, atxilotuek Oliver Ivanović erailtzearekin zerikusia izan zuten. Serbiar prentsaren arabera, atxiloketak, zergen igoeren kontrako protestekin izan dute zerikusia.

Entzun gure programa hemen:

Download this podcast

https://archive.org/details/TeslaOrdua20181129

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *