Tesla ordua: Tesla Ordua, 88 programa

Tesla ordua: Tesla Ordua, 88 programa

Kaixo Balkanetako mendikateok!

Aste honetako programa berriz lepo ekarri dugu. Batez ere hiru berri izan dira garrantzitsuak gaurkoan. Lehena, Mazedoniako Gobernuak jada, ofizialki herriari Ipar Mazedoniako Errepublika deitzen hasiko duela iragarri zuela asteazkenean (eta baita ere NATOren bandera jarri Gobernuaren egoitzan, bi ekintzak Prespako Akordioaren baitira). Horrekin hasi dugu programa. Bigarrena, Europako Parlamentuko presidente Antonio Tajani italiarrak adierazpen irredentista eta lotsagarri batzuk egin dituela, “Gora Istria italiarra!” eta “Gora Dalmazia italiarra!” oihukatuz, eta beraz, Esloveniari eta Kroaziari errespetu falta izugarria erakutsiz. Gainera, Titoren partisanoen inguruko errebisionismo historiko iraingarria egin du. Hirugarrenik, Spliten, faxista batzuek Belgradeko izar Gorriko waterpolo jokalari bazuei armez eraso egin dietela, hauek taldearen txandalarekin Spliten ikusteaz. Eskandalua sortu du horek Kroazian eta Serbian, eta eraso horri buruzko gogoeta egin dugu.

Hiru berri horiek hartu izan dute gure programaren parterik handiena, bata hasieran komentatu dugu,beste bat erdi aldera, eta hirugarrena programa ixteko. Baina horrez gain, beste berri batzuk ere izan ditugu. Adibidez, Ipar Mazedoniatik hasita, non izenaren aldaketaren eta herriaren polarizazioaren erdian, lehendakaritzarako hauteskundeak deitu dituzten, apirilaren 21ean. Serbian, Aleksandar Vučićen kontrako protestek jarraitu egiten dute, eta oposizioak jendearen gehiengo bat biltzea lortu ez badu ere, lider itxurako pertsona bat nabarmentzen hasi da, Jelena Anasonović, Zientzia politikoetako ikaslea. Albanian ere antzeko protestak ematen hasi dira, baita ere ikasleek zuzendutakoak, kasu honetan Hezkuntza Ministerioaren kontra.

Azken berriak, Kosovoko egoeraren ingurukoak izan dira. Izan ere, Ramush Haradnaj lehen ministroa, serbiar (eta bosniar) produktuan kontrako %100eko zerga-igoera kentzearen kontra agertu da, nahiz eta AEBko Gobernua kentzearen aldeko presioa egiten ari den. Beste alde batetik, joan den astean komentatu genuen mugen berregokitze-planaren zirriborroa ukatu egin du Haradinaj, bai zirriborro hori eta baita ere berregokitze negoziazioetan dagoen ere. Bestetik, Zagreben, herritar bat atxilotu eta zigortu egin dute, Franjo Tudjman Kroaziako lehendakari ohiaren omenezko estatua batetan igitaia eta mailuaren ikurra margotzearren. Ezkerrak babesa erakutsi dio ekintzaileari.

Entzun gure programa hemen:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *