Suelta la olla: 97 irratia Zaharrean Berri egunarekin bat

Suelta la olla: 97 irratia Zaharrean Berri egunarekin bat

Entzun ezazu 97 irratiak egingo duen irratsaio berezia Alde Zaharreko egunean. Alde Zaharreko jaiak prozesu parte hartzaile baten emaitza izango dira eta 97 irratiak auzokideek auzokideentzat ekintzaz beteriko egun berezi horretan parte hartuko du kaletik emitituz. 11:30etatik aurrera auzoaren izaera indartu ezazu 97 irratiaren sintonian.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *