Lur eta Murmur: COVID19 eta Brasilgo herri indigenak

Lur eta Murmur: COVID19 eta Brasilgo herri indigenak

Euskal Herrian COVID19ak eragindako pandemiatik ateratzear gaudenean, ezin dugu ezikusiarena egin Latinoamerikan bizi den egoerarekin, bereziki Brasilen. Herri honetan 700.000tik gorako kasuak baieztatuta eta 37.000 hildako baino gehiago dituztenean, hainbatek eragilek zalantzan jartzen dituzte Jair Bolsonaroren Gobernuak emandako datuak.

Testuinguru honetan, aste honetan Osvaldo Cruz Fundazioak atera berri duen ikerketan Brasilen ospitalizatutako pertsonen %48a jatorrizko herrietako jendea zela baieztatzen du. Eta Articulación de los pueblos Indígenas de Brasil- APIBek egindako beste ikerlan batean dio herri indigenen komunitatearen baitan 178 hildako eta 1400tik gorako kutsatuak daudela.

Honen aurrean, herri indigenek autoisolamendu sozial eta autobabes neurri azpimagarria egiten dabilz, baina osasun alorrean hutsune ugari daude. Herri indigenekin loturiko datuen izkutaketa arrazakeri instituzionaltzat jotzen dute Consejo Misionario Indigenaren aldetik: “pandemiari aurre egiteko ekintza planaren faltak genozidio egoera eragin dezake.”

Guzti honetaz hitz egiteko, Samantha Roo´Tsitsina Xavante, Mato Grosso Estatuko San Marcoseko Namunkurá komunitateko kidea izango dugu gurekin. (elkarrizketa gazteleraz)

 

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *