Gero eta jende gehiagok ezin du erabaki zer jaten duen. Krisi-une hauetan, elikadura-asistentzialismoko hainbat ekimen agertzen dira, baina: kontuan hartzen al dira benetan pertsona horien beharrak? Edo, pertsonak baino gehiago, kapitala elikatzen dute? Zer gertatzen da pertsona ahulenek askotan lortzen dutena jangarri bada, baina ez elikagai? Nola gainditu oztopo guzti horiek?
Baladre kolektiboak, Zambra argitaletxearen laguntzarekin, ¿Qué comen las que malcomen? (zer jaten dute gaizki jaten dutenek?) liburua argitaratu du, non, hori guztia aztertzeaz gain, agroekologian, elikadura-subiranotasunean eta elikadura-eskubidean oinarritutako proposamen bat aurkezten dute.
Lur eta Murmur honetan, liburuaren egileetako bat izan dugu gurekin, Isa Alvarez, eta liburua xehatu dugu. Benetan gomendagarria!
(Elkarrizketa gazteleraz)