Otxandategi izeneko dorretxearen lurretan, herri-proiektu berri bat jarri da martxan: Otxantegi Herri Lurra. Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, baratze komunal bat jarri dute martxan, eta, besteak beste, euren helburua da, nekazaritzaren garrantzia azpimarratuta, landa-mundua kaletarrei gerturatzea.
Ortua lantzeaz gainera, proiektu horren helburua baserriaren eta hiriaren arteko zubi lana egitea ere bada. Izan ere, aktibistek deitoratu dutenez, azkenengo urteetan eskualdeak bizi izan duen urbanizazio-prozesuek “ia ezinezko” egin du nekazaritzan aritzea: “Oso zaila da gaur egun lurra lantzeko lursail bat aurkitzea nekazaritzan hasteko”.
Otxantegiko lurrak betidanik erabili dira nekazaritza eta abeltzaintzarako. Egun ordea, lurrok behin betiko suntsitzeko arriskuan daude. Izan ere, lur horiek ere porlanez ito nahi dituzte espekulatzaileek.
Apirilaren 2an, larunbatean, izan zen jendaurreko proiektuaren aurkezpen publikoa.Une horretatik aurrera ekintza ugari egin dituzte, auzolanak, hitzaldiak, mahai inguruak, afariak, ekintza kulturalak… martxan jarri dituzte nekazaritzaren inguruan eraikuntza kolektiborako espazio bat sustatzeko asmoz.
Honen inguruan berba egin dogu Otxantegi Herri Lurraren kolektiboen kide batekin. Hementxe duzue elkarrizketa!