Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA ESKUBIDEA ARGENTINAN (3.kapitulua)

Argentinako Seriearen azken kapitulu honetan, herrialdearen iparraldera goaz, eta han MOCASErekin (Movimiento Campesino de Santiago del Estero) egon gara. Nekazarien mugimendu historikoa lurraren defentsa eta nekazarien alternatiben eraikuntzaren aldeko borrokan Argentinan.

Hain zuzen ere, UNICAM-SURI, Argentinako lehen Nekazari Unibertsitatea bisitatuko dugu, Ojo de Agua Departamentuan, Santiago del Esteron.

Urteetako borrokaren ondoren, eta nekazari gazteek goi mailako hezkuntza lortzeko dituzten zailtasun historikoak direla eta, MOCASE-Vía Campesinak eta Movimiento Nacional Campesino Indígenak (MNCI), 2011n, goi mailako ikasketak egiteko gune propioa sortu zuten.

Urte hauetan, milaka nekazari lizentziatu dira Teknikari Agroekologiko gisa, eta gaur egun Herri Komunikazioa eta Herri Psikologia ikasketak ematen dira.

UNICAMeko Batzorde Politiko Pedagogikoarekin elkartu ginen. Nola antolatzen diren eta prestakuntza-prozesuaren bi aldeetan dituzten bizipenak kontatzen dizkigute (irakasle eta ikasle modun).

Gozatzea espero dugu!

[Entzun elkarrizketa HEMEN]

 

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *