10. urteurreneko saio berezia

 97 irratiak 10 urte bete ditu eta zurekin ospatu nahi dugu. Horretarako, abenduaren 2an, irratsaio berezia egingo dugu zuzenean, 11:00etatik 13:30ak arte. Saioaren helburuak irratia, eta irratia egiten dugunok, ezagutaraztea, irratikideak elkartzea eta ondo pasatzea dira.  Beraz, ongietorriak izango zarete Mallonako Galtzadan 1, beheko ezkerran dagoen estudioan.

Urteurreneko saio berezi honetan 97 irratiren irratsaio ezberdinek parte hartuko dute, baita irratsaioa sortu zutenetako batzuek eta zenbait irratikidek ere. Gainera, beste hedabide alternatibo batzuetako kideekin komunikazioaz hitz egingo dugu eta Edu Basterra musikari eta konpositorearen eta Juanjo Navas flamenko abeslariaren zuzeneko emanaldiaz gozatuko dugu gure estudioan.

Ez ahaztu, larunbat honetan 11etatik aurrera elkar ikusi eta entzungo dugu.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *